Inperialismoa: XIX. Mendeko Hedapen Koloniala

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,65 KB

Inperialismo Garaia

Irizpidea

XIX. mendearen bukaeran, Europako herrialde industrializatuenek (Britainia Handia, Frantzia, Alemania eta Belgika) beren nagusitasun ekonomiko, tekniko eta militarra baliatu zuten beste kontinenteetako lurraldeez jabetzeko.

Arrazoiak/Zergatiak

  • Ekonomikoak

    • Merkatu berriak bilatzeko beharra: beren industria-ekoizpenak saltzeko bezero gehiago behar zituzten.
    • Lehengaiak (burdina, kotoia, kautxua) eta energia-iturriak (ikatza, petrolioa) eskuratzeko beharra.
    • Kapital soberakinak inbertitzeko leku berrien beharra.
  • Demografikoak

    Europako biztanleria asko hazi zen, eta beste kontinenteetara bideratutako emigrazioa hasi zen.

  • Politikoak

    • Inperio kolonialek ospea lortu eta mundu mailan eragin edo garrantzi handiagoa izateko inperio bat eraiki nahi zuten.
    • Potentzia handiek toki estrategikoak kontrolatu nahi zituzten: kaiak, itsasarteak, etab.
  • Ideologikoak

    Europarrek herrialde atzeratuak zibilizatzeko zeregina zutela pentsatzen zuten, eta beraiek hobeak zirela uste zutenez, horrekin justifikatzen zuten besteak beren menpe jartzea.

Kolonia Motak

  • Ustiakuntza Koloniak

    Helburu ekonomikoa zuten; ez ziren bizitzera joaten, ahalik eta etekin gehien ateratzera baizik. Ustiakuntza ekonomikoa zen helburu nagusia: behar zituzten lehengaiak landatzen zituzten merkataritzarako edo industriarako. Metropoliak (potentzia kolonizatzaileak) benetako okupazio militarra eta politikoa gauzatzen zuen, eta europarrak jartzen zituen agintean.

  • Jendeztatze Koloniak

    Klima hobeagoko lekuak ziren. Baldintza natural egokiak zituzten, eta europar emigranteak bizitzera joaten ziren. Adibideak: Kanada, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Aljeria, etab. Britaniarrek "domeinu" izena ematen zieten metropoliarekiko autonomia pixka bat zuten kolonia batzuei.

  • Kolonia Protektoratuak

    Estatu-egitura zuten kolonizatutako lurraldeak ziren. Europarrek okupatu ondoren, bertakoek osatutako gobernua ere mantentzen zuten (sultanek, maharajaek, erregeek...), baina kolonizatzaileen gobernua gainetik zegoen.

Britainia Handiko Inperioa

Kolonia gehien zituena izan zen, Industria Iraultza lehenengo hasi zuena izan zelako.

  • Amerikan: Kanada, Guyana.
  • Afrikan: Iparraldetik hegoaldera doan ardatza: Egipto, Sudan, Kenya, Hegoafrika, Nigeria, Ghana.
  • Asian: India, Birmania, Malaysia, Hong Kong.
  • Ozeanian: Australia, Zeelanda Berria.

Entradas relacionadas: