Inperialismoaren eta Gerraren Garapena: Azterketa Sakona
Clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB
Inperialismoaren Kontzeptua
Inperialismo terminoak herrialde batek beste herrialde batzuetan hartzen duen nagusitasuna adierazten du. Herrialde konkistatzailea metropoli da, eta konkistatutako lurraldeak koloniak dira.
1870ean inperialismo forma berri bat sortu zen, non Erresuma Batua eta Frantzia izan ziren protagonista nagusiak. Potentzia inperialistek munduaren zati handi bat konkistatu zuten 1800. urtean.
Inperialismoaren Faktoreak
Inperialismoa, neurri batean, industrializazioaren ondorioa izan zen. Europako herrialdeek beren kapitalak metropolian baino interes handiagoarekin inbertitzeko eremuak behar zituzten. Horrez gain, Europako biztanleria gero eta ugariagoaren parte batek kolonietan aurkitu zuen finkatzeko aukera.
Faktore Erlijiosoa
Inperialismoa erlijio primitiboak zituzten herriak kristautzeko nahiarekin justifikatu zen kasu askotan. Eliza Katolikoaren eta Protestantearen misiolariitzak garrantzi handia izan zuen.
Faktore Politikoak
Hedapen inperialista potentzia handien eskakizun estrategikoen ondorioz ere egin ziren. Erresuma Batua itsasbide nagusietan zeuden guneetan nagusitzen saiatu zen, eta Errusia izotzik gabeko itsasoetan ateratzeko bidea bilatu zuen.
Faktore Ideologikoa eta Fikzioa
Mendebaldean ideologia arrazistak indar handia zuen XIX. mendean. Mendebaldarrak konbentzituta zeuden arraza zurikoak hobeagoak zirela gainerakoak baino, eta horrek eskubidea ematen ziela konkistatzeko.
Kolonien eta Beste Ereduen Ezaugarriak
Koloniak
Potentzia kolonizatzailearen subiranotasunaren mende zeuden eta hark administratzen zituen. Kolonizatutako herrialdeek subiranotasuna galtzea zekarren.
Protektoratuak
Potentzia kolonialak kolonizatutako herrialdearen kanpo-politika eta aberastasuna kontrolatzen zituen, eta tokiko agintariak arduratzen ziren barne-kudeaketaz.
Konzesioak
Herrialde independente bateko lurraldeak ziren, baina potentzia kolonizatzaileek merkataritza abantailak eskuratzen zituzten.
Gerraren Garapena
Gerra mundu mailako bihurtzeko arrazoiak potentzia nagusiak eta haien inperioak aurrez aurre jartzea eta herrialde berriak gatazkara batuz joatea izan ziren.
- Otomandar Inperioa eta Bulgaria Inperio Zentralei (Alemania, Austria-Hungaria) batu zitzaizkien.
- Italia, Errumania, Grezia, Estatu Batuak, Txina eta Japonia Aliatuekin elkartu ziren.
Gerra lau urte iraun zuen, 1914tik 1918ra, eta lau fasetan banatu zen.
Alemaniaren asmoa Frantziari ahalik eta azkarren irabaztea zen, gero Errusiari erasotzeko. Hala ere, frantziarrek geldiarazi egin zituzten Marneko guduan. Errusia, Frantziaren eskaerari jarraituz, Alemaniaren aurkako erasoaldia egin zuen, baina errusiarrek galdu egin zuten.
Armaden defentsa-teknikak (metrailadoreak, etab.) hobeak ziren eraso-gaitasunak baino, eta horrela fronteak egonkortu ziren. Lubakiak eraiki ziren hainbat kilometrotan zehar, eta soldaduak hilabeteak igaro zituzten han. Alemaniarrek mendebaldeko frontea hautsi nahi zuten, eta britainiarrek ere bai; bi guduak 1916an izan ziren.
- Mediterraneoan, Bosforo eta Dardaneloak hartzen saiatu ziren Turkia isolatzeko, baina porrota egin zuten Galipolin.
- Alemaniak Afrikan zituen koloniak galdu zituen.
- Ekialde Hurbilean, Aliatuek Otomandarren hainbat jabetza okupatu zituzten, nazionalista arabiarren laguntzarekin.
1905eko Iraultza
1905ean tropa japoniarrek tsarraren armada garaitu zuten errusiarrek Asian beren eragina zabaltzeko helburuarekin izandako gerra batean. Berehala istiluak sortu ziren. 1905eko iraultza urtarrilaren 9an hasi zen, jendetza San Petersburgo hiriko Neguko Jauregia joan zenean haien eskaera jakinaraztera. Manifestariek ez zuten tsarismoa desagerrarazteko asmorik. Orduan, agintariek errepresio latzarekin erantzun zuten, eta hildako eta zauritu ugari izan ziren. Hori dela eta, Igande Odoltsua izenez ezagutzen da egun hura.