Inpresionismoa eta Postinpresionismoa: Artearen Iraultza XIX. Mendean
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB
Inpresionismoa: Pinturaren Iraultza
Sarrera: Inpresionismoa pintore talde bat pintura ofizialetik aldentzean sortu zen. 1874an, Nadar argazkilariaren etxean erakusketa bat antolatu zuten. Arte kritikari batek, pinturak erriidukulizatzeko asmoz, Moneten artelan baten izenburua erabili zuen talde artistiko honi izena emateko, eta horrela sortu zen Inpresionismoa. Mugimendu honek pintura tradizionalaren moldeak apurtu zituen, eta XX. mendeko abangoardiaren aurrekaria izan zen.
Ezaugarriak
- Data: XIX. mendeko 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetan (industrializazio garaian, aldaketa handien garaia).
- Eraginak: Ingalaterrako Erromantizismoa (Turner), Velázquez, Goya, estanpa japoniarrak, Errealismoa (Manet) eta argazkilaritzaren sorrera.
- Teknika: Olioa mihisearen gainean.
- Konposizioa: Konplexua.
- Gaiak:
- Paisaiak (kanpoaldea margotzen hasi ziren). Helburua: une konkretua margotzea (momentuaren iragankortasuna aldarrikatzeko).
- Hiriko bizitza burgesa eta industriala.
- Kolorea: Garrantzia handia (linea ez da existitzen). Kolorearen teoria: kolore primarioak eta osagarrien arteko konbinazioa. Helburua: koadro argitsu eta koloretsua lortzea. Argi ilunik ez zuten erabiltzen (itzalak egiteko kolore osagarriak). Pintzelkada solte, arin eta indartsua (pinturaren enpaste lodia).
- Argia: Garrantzitsuena. Errealismoa argiaren ikerketarekin ematen zen. Helburua: argiaren eragina objektuetan islatzea (argiak objektu bat eralda dezake). Argia, denbora eta espazioaren arteko erlazio bat lortu nahi zuten.
- Perspektiba: Sakontasuna bigarren planoan. Enkuadreari garrantzia ematen zioten. Intuitiboa zen.
- Adierazpena: Irudi natural errealistak.
- Mugimendua: Kolore eta argiaren bidez adierazten zuten.
Inpresionismoaren Eragina Eskulturan: Rodin
Sarrera: Inpresionismoak eragin handia izan zuen, ez bakarrik pinturan, baita musikan, literaturan eta eskulturan ere. Auguste Rodin izan zen eskulturan inpresionismoaren mugak gainditu zituen artista nagusietako bat, nahiz eta bere obrak hasiera batean ez ziren onartuak izan.
Rodinen Ezaugarriak
Rodinek Rubensengan (bizia, indarra eta energia) aurkitu zuen inspirazioa. XIX. mendearen bukaeran, kanon akademiko guztiak apurtu zituen. Hasieran, kritikoen oniritzia jaso zuen eta estatuarentzat lan egin zuen, baina bere obra ulertzen ez zutenez, babesik gabe geratu zen.
- Mugimendua: Bere eskulturetan mugimendua irudikatzen saiatu zen.
- Argia: Argiaren efektu aldakorra bere lanetan islatu nahi zuen.
- Bolumenak: Bolumenei garrantzia berezia ematen zien: bizitasuna, keinuak, argi-ilunak…
- Ikuspegi ezberdinak: Bere lanek ikuspegi ezberdinak eskaintzen zituzten.
- Adierazkortasun handia: Sakontasun psikologikoa eta tentsioa adierazten zituen, naturalismoaren gainetik.
- Materialak: Brontzea eta harria erabiltzen zituen.
- Teknika: Ez leuntzearen teknika eta gainazal bukatugabea erabiltzen zituen, Berpizkundeko eskulturaren eragina erakutsiz.
- Akademizismoaren bukaera suposatu zuen.