Instalazio Elektrikoak: Babesa, Segurtasuna eta Garraioa

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Babes eta Aginte-Mahai Orokorrak

Babes eta aginte-mahai orokorra etxebizitzaren sarreran jarritako energia banakako desbideratzea jasotzen duen gailu multzoa da. Hauek osatzen dute:

  • Potentzia Kontrolatzeko Etengailua (PKE)
  • Etengailu Diferentzialak (ED)
  • Automatiko Txikien multzoa (AT)

Osagai hauen funtzioa instalazioa, etxebizitzan erabilitako ekipoak eta erabiltzaileak babestea da.

Segurtasun Arauak Tailer Gelan eta Etxebizitzan

Instalazio elektrikoekin lan egitean, funtsezkoa da segurtasun-arau hauek betetzea:

  1. Tentsio baxuko instalazio oro ezarritako arauen arabera zuzendu behar da eta langile tekniko gaituek egin behar dute.
  2. Eroale bat egoera txarrean ikusten duzunean, ez ezkutatu eta ez saiatu zuk bakarrik konpontzen; jakinarazi irakasleari.
  3. Ez egin konponketarik korrontea moztu gabe.
  4. Elementu zorrotzak, erremintak eta bero-fokuak maneiatzean, kontuz ibili eroaleekin eta saihestu anabasa inguruan, istripu askoren arrazoia baita.
  5. Ahal duzun guztietan, saihestu loki anizkoitzen erabilera.
  6. Saiatu tresna elektrikoak esku lehorrekin eta zapata egokiekin maneiatzen; horrela, ez zara elektrokutatuko.
  7. Komun eta bainugeletako instalazio elektrikoetan, tentsio baxuko arautegiaren debeku eta babes arauak jarraitu behar dira, espazioari dagozkionak. Debeku eremuetan ezingo da inolako material elektrikorik ezarri; Babes eremuetan, berriz, korronte hartuneak eta argiztapen finkoak bakarrik jar daitezke, beti ere babes-sistemak aurreikusita daudenean.
  8. Bainugeletan, saihestu aparailu elektrikoak dutxa eta konketatik gertu erabiltzea.

Korronte Zuzenaren Erabilera

Nahiz eta tentsio baxuko instalazioak ikasi ditugun, oraingoz gure zirkuituak pilekin edo tailer gelako elikatze-iturriekin erabiltzen jarraituko dugu (korronte zuzena).

Elektrizitatearen Garraio Prozesua

Elektrizitatea zentral elektrikoetatik abonatuengana iristeko jarraitzen duen bidea hau da:

  1. Zentral elektrikoak
  2. Jasotze-transformadore azpi-estazioa
  3. Tentsio altuko garraio-lerroa
  4. Banaketa-transformadore azpi-estazioa
  5. Transformazio-zentroa
  6. Abonatuak

Eskema Elektrikoen Funtzioa

Eskema elektrikoek osagai elektrikoak non aurkitzen diren adierazten dute, baita praktikan eroaleen konexioa ahalbidetzen duten korapiloak edo erregistro-kaxak ere.

Entradas relacionadas: