Instalazio Elektrikoetako Gailu eta Osagaiak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,51 KB
Aginte elementuak
- Etengailuak: Elementu honek zirkuitua zabaldu edo itxi egiten du. Akzionamendu desberdinetakoak izan daitezke: palanka, giltza...
- Konmutagailuak: Elementu honek bi linea independente kudeatzen ditu; hiru kontaktu ditu. Era honetara, elementu bat edo gehiago elikatu ditzakegu bi puntu ezberdinetatik.
- Gurutzatze-konmutagailuak: Elementu honek sarrerako bi borne eta irteerako beste bi dauzka. Lau kontaktuetatik bi edo beste biak egongo dira kontaktuan, bere posizionamenduaren arabera.
- Pultsadorea: Etengailu batek duen funtzio bera du. Elementu honen bidez zirkuitua itxita edo irekita mantenduko da.
- Korronte-hartuneak edo entxufeak: Klabijen bidez, hargailuak sare elektrikoarekin hartu-emanetan jartzeko erabiltzen dira.
Argiztapen osagaiak
- Erreaktantziak: Tentsio-bulkada bat lortzeaz arduratzen da pizterakoan (deskargan) eta, ondoren, bertatik igaroko den korrontea egokitzeaz. Nukleo metaliko batez eta hau inguratzen duen harilkatu batez osatuta dago.
- Zebadorea: Fluoreszentea zebatzen du; hasieran behar duen txispa emateaz arduratzen da.
- Lanpara dikroikoa: Goritasun-lanpararen eraberritze bat da. Gas bizigabe baten barruan dagoen tungsteno-filamentu batez edo iodo/bromo halogenoen kantitate txiki batez osatuta dago.
Kontrol eta automatizazio gailuak
- Telerruptorea: Beharrezkoa den edozein puntutik konmutazioak egiteko erabiltzen den elementua da. Bere bobina kitzikatzean, kontaktuak posizioz aldatzen dira. Telerruptorea erabiltzeak kableatua murrizten du, hau da, instalazioa sinplifikatzen du.
- Potentzial libreko gailuak: Irteeran bi borne eskaintzen dituzte etengailu moduan edo hiru borne konmutadore moduan. Irteerako bornea kanpotik elikatu behar da, gailuaren elikatzeaz aparte. Beraz, gailuak elikatze mota bat izan dezake eta bere irteerako borneak beste bat.
- Potentzial ez libreko gailuak: Soilik irteera bakar bat eskaintzen dute eta irteerak eskaintzen digun elikatze mota gailuaren elikatze motarekin lotuta dago.
- Eskailera-automatikoa: Gailu hau argiteria-temporizazio sistema bat edukitzeko erabiltzen da, eskaileretan eta eraikin-korridoreetan batez ere. Sakagailuen bitartez akzionatzen da eta egokitutako denbora igarota automatikoki deskonektatzen du argiteria.