Inteligentzia Motorra eta Soziomotorra: Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,37 KB
Oinarrizko Kontzeptuak
Inteligentzia Motorra
Adierazpen honek nabarmendu nahi du inteligentzia, motrizitatearen arabera garatzen den inteligentzia, ekintza motorraren antolaketa-printzipioen iturri izan daitekeela.
Inteligentzia Soziomotorra
Elkarrekintzan diharduten pertsonek egoera soziomotorretan adierazteko eta erabakitzeko erabiltzen dituzten gaitasun kognitiboak.
Erabaki Motorra
Gauzatzean, egoera zehatz bateko ziurgabetasunarekin loturiko hautaketa bat adierazten duen portaera motorra. Erabaki horren berezitasuna ekintzaren garapenean zehar portaera motor bihurtzea da, eta arian-arian hartzen du parte zeregin motorraren ebazpenean.
Dezentralizazio Soziomotorra
Honen baitan, ekintza batean diharduen pertsona batek beste parte-hartzaile baten ikuspuntua hartzen du, eta haren “lekuan jartzen” saiatzen da.
Enpatia Soziomotorra
Prozesu honen baitan, elkarrekintzan diharduen gizabanako bat beste kide eta parte-hartzaile baten ikuspuntua jasotzen saiatzen da, eta aintzat hartzen du ekintza ebazteko jokabide motorretan.
Ziurgabetasuna
Egoera bateko zenbait elementuk izan dezaketen aurreikuspen gradua da.
Egoera motorretan bi ziurgabetasun mota bereizten dira, erabat desberdinak:
- Inguru fisikoari lotutako ziurgabetasuna: Mundu materialeko elementu objektiboei buruzko estimuluak. Lehenengo kasuan, inguru materialak berak eragiten du ziurgabetasuna. Egoera psikomotorretan mota honi baino ez diote egiten aurre.
- Besteen jokabideei lotutako ziurgabetasuna: Ekintza motor baten parte-hartzaileen ekintza eta erreakzioei lotuta dago. Bigarren kasuan, ostera, anbiguotasuna beste gizabanakoek eta, joko-eremuan bertan antzemandakoaren aurrean, erabakitzeko, disimulatzeko, aldatzeko eta inprobisatzeko daukaten gaitasunak eragindakoa da.
Oharra: Egoera soziomotorretan bi kategoriak azaltzen dira.
Ziurgabetasun Eza
Egoera batean elementu guztiak ezagutzea da, eta batez ere inguru fisikoari dagokionez.
Adibidez, ikastetxeetan egiten diren jarduerek ziurgabetasun eza dute, ikastetxeko patioa edo gimnasioa ezaguna delako eta ez delako aldatuko. Hau da, ingurua egonkorra da, eta jokalariak erabakiak hartzen dituenean ez du ingurune fisikoan pentsatu beharrik. Beste adibide batzuk: futbol zelaiak, tenis zelaiak, etab.