Iparraldeko Idazleak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,59 KB
1.Iparraldeko idazleak: Napoleon I.aren gerrateekin eta Frantziako Iraultzaren azken hatsekin ekin zion mendeak. Antzinako erregimena berrezarri arren, lurralde anotlamenduari dagokionez, ez ziren gauzak lehenera itzuli: ez zituzten aurreko eskubideak berreskuratu.Era askotako egituraketa politikoak, Garraiobideetan eta industrian urrats ikaragarriak eman zituen Frantziak. Eskola eta soldaduskaren bitartez lurralde guztietara zabaltzen hasi zen estatu zentralistaren eraketa bateratua. Iparraldean ez ziren aldaketak hain azkar eta nabarmen gertatu. Industriak garrantzi gutxi zuen, nekazaritza giroko gizarte tradizionala izaten jarraitu zuen. Elizak indartsu zirauen eta bere eraginari eutsi zion.Euskarazko produkzioaren zati inportante bat elizgizonengandik etorriko zaigu, Duhalde, Lapeire eta Arbelbideren prosa erlijiosoa; Laphitz eta Joanategiren santuen bizitzak; Hiribarren eta Zaldubyren era askotako bertsoak; Hiriart-Urrutik kazetaritzan emandako lehen urratsak. Sekularrek gero eta pisu handiagoa izango dute, Abadiaren Lore jokoak eta Bonaparteren dialektologia lanek bultzada azpimarragarria emango diete bertsogintza zein ikerketei. Etxahun, Elizanburu eta Duvoisin.
1.1.Prosa erlijiosoa
: Martin Duhalderen Meditazioneak gei premiatsuen gainean (1809) euskara dotorean idatzia,eta Iparraldeko literatura erlijiosoan klasiko bihurtu den liburua. Elizgizonek garrantzi handia izaten jarraituko dute euskarari dagozkion arlorik gehienetan, baina elizgaietan azken aldera agertuko zaizkigu prosalaririk zorrotzenak, III.errepublikak ezarri nahi zuen jarrera laikoari aurre egiteko: Etienne Lapeirek liburu bakarra baina aipagarria idatzi zuen, Kredo edo Sinhesten dut esplikatua (1891). Lapurtera klasikoaren tradizioan lekukorik jatorrenetakoa. Aurreiritzi garbizalerik gabe, badaki irakurlearekin bat egiten, mezua zuzen eta zehatz adierazten eta ideia konlpexu ulergarri bihurtzen. Joan Piarres Arbelbide Nafarroa Beherekoa. Igandea edo Jaunaren eguna (1895), euskara hizkuntza bikaina ez ezik, kanpotik datozkigun pentsakera eta ohitura gaiztoen kontrako harresi paregabea.
1.2.Saiakerak eta biografiak :
Prosagintzak aurrerapausu inportanteak eman zituen. Duvoisinek nekazaritzari buruzko lan didaktiko eta jakingarria kaleratu zuen, Laborantzako liburua (1858) eta geroago itzultzaile gisa nabarmenduko da. Prosa libururik irakurgarriena Frantzisko Laphitzen Bi saindu heskualdunen bizia (1867) biografia da, San Ignazio Loiolakoaren bizitza. Santuen bizitzen generoan sartu arren, badu eleberri askok adina bizitasun eta erakargarritasun. Errege katolikoa 1512an Nafarroan sartu zenean, erreinu zaharrak burujabetasuna galdu zuen. Iruñea Gaztelako erregeen alde eta albretarren kontraerasoan aurka defendatzeko egon zen Loiolakoa.
1.3.Narratiba
;Mendearen azken hamarkadetan idazlan literarioagoak ere ezagutarazi zituzten. Joan Batista Azkonagerreren Atheka gaitzeko ohiartzunak, itzulpena besterik ez. Joan Piarres Duvoisinek gaztetan idatzitako ipuin labur batzuk berrogeita hamarren bat urte geroago kaleratu zituen: Baigorriko zazpi liliak. Aldizkari batean eta zatika azaldu zirelako, ia ezezagunak ziren oraintsu arte. Joan Batista Elizanburuk, Piarres Adame, izen bereko pertsonaia saratarraren ibilaldi bat kontatzen diguna, txangoan zehar hainbat istorio tartekatzrn duelarik. Horregatik-edo, batasuna falta zaio. Dena den, prosa bizia, aberatsa eta atsegina da Elizanbururena.
1.4.Bertsogintza
:Nahiz eta kalitate aldetik beti maila oso altukoak ez izan, bertsoguntzari dagokionez, produkzio ugari samarra eduki zuen Ipar Euskal-Herriak. Hasteko, Piarres Topet