Ipuinaren Analisia: Estrategiak eta Baliabideak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,74 KB
Ipuinak lantzeko estrategiak aztertzen
Kamile ipuinaren helburua aurkako kontzeptuak lantzea bada, zein estrategia erabiliko zenuke umeei ipuina erakargarri egiteko?
- Ortografia eta fonetikari dagokionez
- Lexikoari
- Sintaxiari
- Diskurtsoari
- Idatzi irudietan dauden lauki zurietan ipuinaren testua eta zehaztu bukaeran erabilitako estrategiak
Erabilitako estrategiak zerrendatu mailaz maila:
Ortografian?
Fonetikan?
Hizkuntzaren fonetika eta fonologia hizkuntzaren ahoskerari dagozkion alderdiak dira.
Morfologian?
Morfologia hitzen egitura eta osaketa aztertzen duen atala da.
Lexikoan?
Lexikoa hitz batek (den kategoriakoa dela) edozein testuingurutarako (edo testuinguru guztietarako) berezkoa duen informazioa da; informazio morfosintaktikoa eta semantikoa.
Sintaxian?
Esaldien egitura finkatzen dituzten arauak aztertzen dituena da.
Diskurtsoan?
Testu baten esaldien arteko konexioa aztertzen duen atala da.
Ebaluatu idatzitako testua
Puntu bat maila bakoitzeko.
- Ortografia: Adin horretako umeek irakurtzeko modukoa da? (Minuskula vs Maiuskula)
- Fonetika: Hitzei adierazkortasuna emateko estrategiarik erabili duzue?
- Lexikoa: Haurren erregistrotik hurbil egoteko estrategiak erabili dituzue? Zenbat? Zeintzuk?
- Sintaxia: Ikasi behar dena edota gauzarik inportanteena galdegaia al da?
- Diskurtsoa: Kohesioa, konexioa
Fonetika eta fonologia
- Soinu gatazkatsuenak:
- Fonemak bereiztea egiten denean: txistukariak: z-s-x eta afrikatuak: tz-ts-tx
- Bustidura (ez adierazkorra): in (baina) eta il (nabilenean)
- Adinaren arabera: RR (zakarrak) j > ‘y’ edo ‘dx’, baina ez ‘x’ (joaten, jartzen)
- Adierazkortasuna: S > X (musu zakarrak > muxu goxo-goxoak) Z > X (gozo > goxo-goxoak)
- Grafia: Ipuina minuskulaz idatzita dago (jabekuntzari dagokionez)
Lexikoa
- Hitz elkarketa: adierazkortasuna lantzeko - Poliki-poliki, azkar-azkar, goxo-goxoak
- Eratorpena: gozotasuna emateko - Maite-kor, sekretu-txo
- Maileguak: umearen erregistrora hurbiltzeko - Dentista, sekretu
Morfologia eta morfosintaxia
Aditza
- Aspektua: Geroaldia (-KO), ez-burutua (-TZEN), puntukaria (trinkoa) eta betikotasuna (-TA) [buruturik ez]
- Atzizkiak: -KOR, -TSU, -TXO
- Deklinabidea: Ergatiboa (nork), nominatiboa (nor), genitiboa (noren), adlatiboa (medikuarenera - medikuarengana)
Sintaxia
- Bokatiboa: Adi, hartz txiki, sekretutxo batzuk kontatuko dizkizut.
- Puntuazioa, mendekoak koma batez bereizi: Oinen gainean nabilenean, goian dut burua.
- Egitura errepikakorra: Mendeko esaldia (zirkunstantzia edo baldintza) + esaldi nagusia. Mendekoak testuingurua ezartzen duen bitartean, esaldi nagusiak hartzen du aurkaritzaren elementuak.
- Galdegaia aditz aurrean nabarmendurik. Aurkaritzak ikasi nahi direlako, horri garrantzia emanez: Oinen gainean nabilenean, goian dut burua. Baina eskuen gainean nabilenean, burua behean daukat!
- Mintzagaia: burua 1.an aditz atzean eta 2.ean aditz aurrean
- Elipsia: mintzagaiaren (begiak) eta aditzaren (ditut) elipsia, narrazioaren erritmoa azkartzeko: Begiratzen zaitudanean, zabalik ditut begiak. Baina lotan nagoenean, itxita ditut!
Diskurtsoa
Konexioa:
- Juntagailuak: Aurkaritzazko baina eta emendiozko eta
- Menderagailuak: denborazko -NEAN eta baldintzazko BA-
Koherentzia:
- HASIERA: Irakurlea kokatzeko formula erabiltzen du, bokatiboarekin eta diminutiboarekin hurbiltasuna lortzen du: Adi, hartz txiki, sekretutxo batzuk kontatuko dizkizut.
- BUKAERA: Egitura errepikakorra apurtzen du emendiozko juntagailuarekin amaiera zoriontsua ezarriz: Haserre nagoenean, musu zakarrak ematen ditut. Baina zoriontsu naizenean, muxu goxo-goxoak ematen ditut eta oso maitekorra naiz guztiekin!
Edukia
Aitak erlojua darama. Amak arropa garbitzen ikusten dugu. Haurraren ardura erakusten duten pertsonaiak emakumezkoak dira, amona eta ama. Protagonista neskatoa eta hartz panpinatxoa dira (hezkidetza).