Irakaste-Ikaste Prozesua eta Pedagogia Metodologiak
Clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB
Irakaste-Ikaste Prozesua: Definizioa eta Ezaugarriak
Irakaste-ikaste prozesua ikaslea protagonista den espazio bat da. Espazio honetan, irakaslearen papera ikaslearen ikaskuntza prozesua erraztea da. Prozesu honetan, komunikazioaren bidez, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte, esperientzietatik abiatuta, eta horiek irakaslearekin zein ikaskideekin elkartrukatuz. Espazio honen helburua da ikasleak ikasten gozatu eta etengabeko ikaskuntzarekin konprometitu daitezen. Prozesu bidirekzionala da.
Irakaste-prozesua irakasleak gidatzen du, ikasleek ikasteko aukera izan dezaten. Horretarako, irakaste-egoera aztertzen du; planak egiten ditu; espazioa, denbora eta baliabideak antolatzen ditu, etab. Ikasleek ikas dezaten, irakasleak egoerarik egokienak eskaini behar dizkie. Irakaskuntzak ikaskuntza du helburu. Ez dago irakaste-prozesurik ikaste-prozesurik gabe, eta alderantziz; biak batera doaz.
Pedagogia Metodologia Nagusiak
Waldorf Pedagogia: Oinarri Nagusiak
- Haurrarekiko errespetua.
- Irudimena lantzea, imitazioz ikastea eta zentzumenen bidez jokatzea.
- Ingurunea zaintzea.
- Naturarekiko bizipenak sustatzea.
- Talde-lana bideratzea.
- “Polita, ona eta egiazkoa” leloa barneratzea.
- Azterketarik eta ikaslibururik ez erabiltzea.
- Teknologia berriak ez sustatzea.
- Erritmoak eta eskolako egunerokoa aintzat hartzea.
Maria Montessori Pedagogia: Oinarri Nagusiak
- Haurraren gaitasunak lantzea, batez ere hasierako urteetan.
- Ikaslearen jarduera librea sustatzea.
- Zentzumenen garapena lantzea.
- Banakotasuna aintzat hartzea.
- Material didaktikoari garrantzia ematea.
- Gelako giroari garrantzia ematea.
Reggio Emilia Pedagogia: Oinarri Nagusiak
- Haurra ardatz izatea.
- Irakaslea aditu, laguntzaile, ikertzaile eta gidari roletan aritzea.
- Haurrak ehun hizkuntzak lantzeko aukera izatea.
- Inguruneari garrantzia ematea.
- Familiak rol aktiboa izatea.
- Dokumentazio pedagogikoa erabiltzea.
- Haurraren esplorazio librea ezinbestekotzat jotzea.
Emmi Pikler Pedagogia: Oinarri Nagusiak
- Haurrarekiko errespetua.
- Zaintza-uneak aintzat hartzea.
- Mugimendu autonomo librea sustatzea.
- Maitasuna ezinbestekotzat jotzea.
Alexander S. Neill Pedagogia: Oinarri Nagusiak
- Ongizatea eta zoriontasuna bermatzea.
- Sentimendu libreen garapena sustatzea.
- Askatasuna eta autoerregulazioa ikastea.
- Batzarrak egitea.
Berrikuntza Metodologikoa: Zer da?
Metodologia berriek haurra ulertzeko, haren beharrak asetzeko eta hezteko moduak erakusten dizkigute.