Irakurketa eta Idazketa Prozesuak: Estrategiak eta Faseak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,31 KB
2.4 Irakurketa ereduak: eredu elkarreragilea (2. GAIA) I IRAKURKETA PROZESUA
- Goranzko eredua - Testuan jartzen du indarra, testuak gordetzen du ulermenerako giltza IRAKURKETA PROZESUA
- Beheranzko eredua - Irakurlearengan jartzen du indarra, irakurlearen esku dagoen guztiz ulermena. Goranzko ereduan ez bezala, eredu hau ez da testuaren oinarritzen, ez eta irakurlearengan ere, beheranzko ereduaren ez bezala. Biak dira garrantzitsuak: Hitz-gakoa da elkarreragina. Alde batetik, irakurlearen eta testuaren bi mutur horiek dauzkagu, baina orain elementu berri bat agertzen zaigu, orain arte kontuan hartzen ez zena, irakurketa azaltzeko: testuingurua. Testuinguruak irakurketa ez ezik, ulermena ere baldintzatzen du. Eredu honetan oinarritutako irakaskuntzaren arabera, ikasleek bi trebetasun landu beharko dituzte: - batetik, ikasleek testua eta bere osagaiak prozesatzen ikasi beharko dute, hau da, dekodifikazioa; - eta, bestetik, ulermena errazten duten estrategiak ere ikasi behar dituzte, testuak ez diena ulertzeko (betetzeko) estrategiak ikasi beharko dituzte.
Eredu elkarreragilearen arabera, testuaren ulermenak gertatzen da irakurleak testuan irakurtzen duenaren eta irakurgaiaz dakienaren arteko erlazioari esker. - Irakurketa-prozesua testua ikusi aurretik hasten da. Irakurlea irakurriko duenaz aurreiritziak eratzen hasten da: gaia, testu mota... Ez da hutsetik abiatzen, bere bizitza osoan pilatutako esperientzia du oinarri. Eta esperientzia eta ezagutza horiek laguntzen diote testua irakurtzen hasi aurretik hipotesiak egiten.
Esanahia eraikitzeko estrategiak:
- a) Igarpena: Cassanyren hitzetan, testuari buruzko aurrerapenak egiteko gaitasuna: zer esango duen testu batek, nola jarraituko duen eta nola bukatuko den. Eta hori aztarna gramatikal, logiko edo kulturalei esker egiten dugu (adibidez, Hollywoodeko film baten hasieran pertsonaia ona arriskuan badago, badakigu ez dela hilko, bestela pelikula amaitu egingo litzatekeelako). Igarpenaren bidez, gaiari buruz irakurleak dakiena aktibatzen da eta testuaren esanahia eraikitzeko erabiltzen du.
- b) Inferentzia: Inferitzea da testuaren atal bat ulertzea beste atalen esanahiaz baliaturik. Testuaren ulermenean sor daitezkeen hutsuneak osatzeko erabiltzen da estrategia hau. Irakurleak aldez aurretik zituen ezagutza kontzeptualak eta linguistikoak erabiliz, jasotzen duen informazioa osatzeko.
- c) Autokontrola: Irakurleak autoebaluatzeko egiten ari den irakurketa-prozesua.
Autoebaluazioaren emaitzak:
- Jaso duen informazioa ontzat joko du, eta beraz irakurtzen jarraituko du.
- Testuaren esanahia eraikitzea ez du lortuko, eta beraz, atzera egin eta estrategiaren bat garatu beharko du prozesua ondo burutzeko.
Idazten ikasteko faseak
1. maila: Imitazioaren fasea
- Idazte ekintzaren keinuak imitatu.
- Grafiaren zenbait ezaugarri formal imitatu: – Elementu figuratiborik ez – Linealitatea – Banaketa
- Elementu grafiko motak: zirkuluak, makilatxoak, kakoak...
- Idazkera bereizgabeen garaia.
- Idaztea izenak idaztea da.
- Hitza eta objektuaren arteko harremana.
- Izen hori idazteko erabilitako unitateak ezin dira bereizi, ezta zatitu ere.
- Horizontaltasunaren zentzurik eza.
- Letrak han hemenka.
- Arau bakarra: espazio erabilgarria.
- Batzuetan, pseudohizkiak izki hutsak dira (ez dute esanahirik).
2. maila: Idazkera bereizien fasea
- Idatzien ezaugarri formalez interesatua.
- Idazkeraren ezaugarriak kodearen funtzionamenduaz hipotesiak: – Kantitatearen hipotesia: gutxieneko grafema (ikur) kopurua – Barne aniztasunaren hipotesia: 1 Ikur kopuru ezberdin asko izan behar dute, letra berdin askok ez baitute izendatzeko balio.
- Hasiera batean, errepertorio txikia dute: euren izenaren letrak baino ez.
- Kanpoko aniztasunaren hipotesia: idazki ezberdinek, gauza diferenteak adierazteko, alde objektiboak eduki behar dituzte (ikur grafikoen ordena aldatuta eta ikur diferenteak erabilita), ikur berdinek esanahi bera adierazten baitute.
- Forma grafikoak letrakonbentzionaletara hurbildu. Gainera, hainbat letra irudikatzeko gai da eta letren zenbait izen ere ezagutuko ditu, baina balio fonetikorik eman gabe.
- Existitzen ez dena, ezin idatzi.
- Beste hipotesi batzuk: – Erreferentearen hipotesia: idatzi nahi duten kontzeptua handia bada, edo asko badira, edo haientzat garrantzitsua bada, letra edo marka asko jarriko dituzte. Aldiz, txikia bada, edo gutxi badira letra edo marka gutxi jarriko dituzte (Trena/inurria). – Izenaren hipotesia: irudia dagoen tokian agertzen den testua irudi horren izena da.
3. maila: Zatitze silabikoaren fasea
- Idatziak ahozko hizkuntzaren soinuekin harremanaduela konturatzean: idazkia = objektua irudikatzen duen hitzaren osagaien bilduma.
- Idatziaren barne egitura ulertzeko = hitzaren soinuen analisia (silaba): silaba bat = soinu bat = grafia bat (Hipotesi silabikoa).
- HIPOTESIAK:
- a) Kantitateko korrespondentziaren hipotesia: Zenbat silaba, hainbat letra, baina silaba edozein letraz irudikatu.
- b) Kalitateko korrespondentziaren hipotesia: Silaba bakoitzak duen soinuren baten grafemarekin idatzi.
- Kognitiboak: – Gutxienezko kantitatea eta kalitatea – (Monosilaboen arazoa): ni → I, su → U – Letrak errepikatu: patata AAA – Berdin idazten diren hitz ezberdinak: kalea, balea, atea → AEA.
4. maila: Zatitze silabiko-alfabetikoaren fasea
- Idatzia eta ahozko hizkuntzaren arteko soinu-korrespondentzia aurkitu.
- KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA: - Maila honetan grafia bat baino gehiago idazten dute silababakoitzeko (Hipotesi silabiko-alfabetikoa. Silaba bat = grafia bat baino gehiago).
- Problema bikoitza: – Fonema guztiak identifikatzea – Fonemak nola idazten diren jakitea.
- Belarriak jasotzen duen eran idazten dute.
- Esaldien idazkeran, normalean subjektua eta predikatua bereizten dituzte.
5. maila: Zatitze alfabetikoaren fasea
- Haurrak azterketa alfabetikoa egiten du. Soinu/fonema bat = grafia bat (Hipotesi alfabetikoa).
- Hizkuntza idatziaren kodea ondo ezagutzen dute eta ahoskatu ahal duten guztiak paperean idatz dezakete.
- Arazoak: – Silabaren oinarrizko eskemari erantzuten ez dioten silabak – Oztopo ortografikoak dituzte, ez besterik – Letra guztien grafiak ikastea kostatzen zaie.
- Gehiago irakurriz hitzak errazago eta azkarrago identifikatu ditu, eta laster ikasiko ditu ortografia arauak.
Idaztea zer den (1)
Idaztea deitzen zaio testu idatzi eta esanguratsua egiteko prozesuari. Definizio erraza eta sinplea ematen badu ere, batzuetan askoz ere zentzu mugatuagoan ulertu izan da idazketa kontzeptua.
- Askotan erabiltzen da idazte ekintza bera izendatzeko, hots, paperean letra batzuk erreproduzitzea. Letrak “marrazteko” behar den trebetasun motorean jartzen du indarra (motrizitate xehea): kaligrafian, alegia.
- Besteetan, ahozko hizkuntza zeinuen bidez transkribatzea dela uste da. Erlazio grafofonikoan jartzen du indarra, hots, ahozko hizkuntzaren fonema bakoitza dagokion grafiarekin lotzeko gaitasunean.
Ikuspegi bi horiek dira gaur egungo eskoletan eragin handiena dutenak, gehien erabiltzen direnak.
1. HHren hasieran. Pentsatzen da eskolan idazketa irakasteko letrak “marrazten” irakatsiz hasi behar dela. Eta horregatik hainbeste kaligrafia-koaderno, kopiatzeko ariketa, letren forma lantzeko ariketak (letra puntuatuak, geziak letren norabidea erakusteko...).
2. HHren azken urteetan, korrespondentzia grafofonikoetan arreta berezia jartzen da. Letra errazenetatik hasten da (bokalak, gehienetan), eta letra zailagoak lantzen jarraitzen da. Saiatzen da mailaketa bat jartzen ustezko zailtasunaren arabera. Ariketa usuenak kopiatzekoak eta diktaketak dira.
3. Lehen Hezkuntzako 1. edo 2. mailara heltzean hasten gara idazlanak egiten irakasten (erredakzioa).
Ondorioa: Horretatik atera daiteke testuaren dimentsio soziala ez dela eskolan bereziki lantzen.
Testu idatzia ez da bakarrik soinuen eta letren arteko erlazioa; aitzitik, harago doa. L. Tolchisky-k (1993) dioenez, testu idatziak era bitako ezaugarriak ditu:
- Ezaugarri formalak edo idazkerari dagozkionak.
- Ezaugarri instrumentalak edo hizkuntza idatziari dagozkionak.
Idazkera: transkripzio- (edo kodifikazio-) sistemaren ezaugarriak hartzen ditu bere baitan:
- Notazio alfabetikoa: zein diren letrak, zer soinu adierazten duen letra bakoitzak, nola elkartzen diren letrak elkarren artean, nola konbinatzen diren…
- Karaktere eta konbentzio grafiko ez alfabetikoak: hau da, letrak ez diren gainerako ikur, zeinu eta konbentzio grafikoak (puntuazioa, letra larria, azpimarra...).
Hizkuntza idatzia: testu idatziaren erabilera soziala hartzen du kontuan. Zergatik eta zertarako idazten den (helburuak, asmoak), zein egoeratan (testuingurua)…