Iraultza Liberalak eta Nazionalismoa (1775-1848)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,83 KB

Amerikako Iraultza

Independentziaren Jatorria

  • Ipar Amerikako 13 koloniak.
  • Ilustrazioaren ideien garapena.
  • Merkataritzaren monopolioa.
  • Ordezkaririk eza Parlamentuan.
  • Zerga-igoerak.
  • Frantziaren aurkako gerraren ondorioak.

Independentzia Gerra (1775-1783)

  • George Washingtonen agindupean borrokatu zuten kolonoek.
  • Kolonoek Frantziaren eta Espainiaren laguntza jaso zuten.
  • Versaillesko Itunean, Erresuma Batuak Amerikako kolonien independentzia onartu zuen.

Frantziako Iraultzaren Hasiera

Iraultzaren Jatorria

  • Gizartearen atsekabea.
  • Krisi ekonomikoa.
  • Ilustrazioaren ideiak.

1789: Asanblea Nazionala

Estamentuek kexa-koadernoak idatzi zituzten. Hirugarren Estamentukoek Asanblea Nazionala deitu zuten, eta areto batean zin egin zuten Frantziak Konstituzioa izan arte ez zirela bananduko. Une horretatik aurrera, Asanblea Konstituziogilea deitu zioten.

1789-1791: Asanblea Konstituziogilea

  • Eskubide feudalak abolitu zituen.
  • Gizaki eta Herritarren Eskubideen Adierazpena onartu zuen (askatasuna, berdintasuna eta jabego eskubidea).
  • Ondorioak: Absolutismoaren amaiera eta iraultza liberala garatzea.
  • 1791ko Konstituzioa aldarrikatu zen:
    • Subiranotasun nazionala eta herriaren funtsezko eskubideak aitortu ziren.
    • Monarkia parlamentarioa ezarri zen.
    • Botere banaketa: Legegilea Asanbladaren esku, Betearazlea erregearen esku (legeei betoa jartzeko eskubidearekin), eta Judiziala epaile independenteen esku.
    • Errolda-sufragioa: 25 urte baino gehiago zituztenek eta errenta jakin bat zutenek bozkatu ahal zuten.

Iraultzaren Erradikalizazioa

Girondinoen eta Jakobinoen Konbentzioa (1792-1794)

  • Sans-Culottes-ek girondinoen aurkako estatu-kolpea eman zuten.
  • Jakobinoek hartu zuten boterea, Robespierre buru zutela.
  • Robespierrek botere guztiak lortu zituen.
  • Izualdia (Terrorea) ezarri zen.
  • Robespierre exekutatua izan zen.

Direktorioa eta Iraultzaren Amaiera (1795-1799)

  • Konstituzio berria ezarri zen, errolda-sufragioarekin.
  • Botere betearazlea bost kideko Direktorioak hartu zuen.
  • Iraultzaile erradikalak eta monarkikoak matxinatu ziren Direktorioaren aurka.
  • Europako potentziek gerra piztu zuten berriro Frantziako Errepublikaren aurka.
  • Napoleon Bonaparte militarrak estatu-kolpea eman zuen eta Kontsulatua ezarri zuen (1799).

Napoleonen Europa

Kontsulatua

Napoleonek botere guztiak bereganatu zituen. Biziarteko kontsula izendatu zuten.

Napoleonen Inperioa

1804an, Napoleonek bere burua enperadore izendatu zuen.

  • Politika espansionista bultzatu zuen, beste herrialde batzuen aurkako gerrak hasiz.
  • Frantzian, politika:
    • Iraultzaren lorpenak finkatu.
    • Legeak eta administrazioa berritu zituen.
    • Barneko bakea lortu zuen.
  • Europaren gaineko nagusitasuna lortu zuen, Austria eta Errusia garaitu ondoren.
  • Blokeo Kontinentala ezarri zuen, Ingalaterraren aurka.
  • Espainia okupatu zuen, eta horren ondorioz Independentzia Gerra sortu zen (1808).
  • 1812an, Errusia inbaditzen saiatu zen, baina porrot egin zuen.
  • Europako potentziek Frantzia garaitu zuten eta Napoleon erbesteratu zen (1815).

Berrezarkuntza

Antzinako Erregimenari itzultzeko prozesua da.

Ezaugarriak

  • Legitimismo Monarkikoa: Errege legitimoek boterea berreskuratzea.
  • Nazioarteko Erantzukizuna: Monarkia bat arriskuan egonez gero, Europako beste monarkiek esku hartzea.
  • Biltzar Sistema: Potentzia handien arteko biltzarrak egitea.

Vienako Biltzarra (1814-1815)

Europako potentzia nagusiak Vienako Biltzarrean bildu ziren, Europako mapa berantolatzeko.

Aliantza Santua

Erlijio kristauaren arabera jokatzeko akordio diplomatiko bat izan zen.

Iraultza-Bolada Berria (1820-1848)

  • Antzinako Erregimena berrezartzeko ahaleginak ez ziren arrakastatsuak izan.
  • Sentimendu nazionalisten sendotzea: zenbait herrik independentzia aldarrikatu zuten.
  • Liberalismoaren defentsa.
  • Iraultzak (1820, 1830 eta 1848).
  • 1820an, Espainian piztu zen iraultza, gobernu liberala ezarriz.

Liberalismoa

  • Absolutismoa ukatzen zuen.
  • Burgesiaren nagusitasuna.
  • Gizakien eskubideak eta askatasunak aitortzea.
  • Erregearen boterea mugatua izan behar zen Konstituzioaren bidez.
  • Botere banaketa.
  • Subiranotasun nazionala.
  • Nazioa herrialdeko herritar guztiek osatzen zuten.
  • Ekonomian aritzeko askatasuna eta jabego pribatuaren defentsa.

Entradas relacionadas: