Iraultza Sozialista: Kapitalismoaren Kontraesanak eta Askapena

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB

Krisi ekonomikoetan agerian geratzen da nola kapitalistaren etekina handitzeko gutiziak sistema irteerarik gabeko atakan jartzen duen: etekinaren bilatze horrek gero eta kapital gehiago inbertitzea makinatan, lanegunetako ordutegiak luzatzea, langile kopurua murriztea eta soldatak mugatzea dakar. Sistema horretan, kapitalistak, gizaki mota hori bezala, jarraitzeko, langileria gero eta txiroago bihurtu behar du.

Kapitalismoaren Kontraesanak eta Krisia

Kapitalak gizarteari erabateko eskaera egiten dio: gizartea ez da helburu bat, kapitalaren etekinaren baliabide besterik ez da. Gizarteak, egoera txirotu eta langabezia horretan, ezin ditu kapitalisten produktuak erosi, eta bidegabekeria nabarmena bihurtzen da kontzientzia guztietan. Etekinen beheranzko joeren arabera, ekoizpenean gero eta etekin murriztuagoa ateratzeko, gero eta inbertsio eta esfortzu gehiago egin behar da. Kapitalismoaren beraren arrakasta, boterea, hedapena eta garapena, azken finean, bere kontraesana eta porrota dira.

Iraultza Proletarioaren Beharra

Kapitalismoaren logika edo tesiak bere garapenean bere ezeztapena edo antitesia darama: langileria edo proletarioak. Dialektika guztietan bezala, sintesia behar da krisi, borroka eta iraultza baten bitartez (kapitalismoaren logika edo tesia ezin baita eraberritu). Historiak, askapenaren historia dialektiko bezala, iraultza behar du. Iraultza proletarioa beharrezkoa da. Horretarako, krisi-baldintza objektiboak egon behar dira, eta langileen kontzientzia subjektiboa ere bai.

Iraultza Sozialista: Gizarte Berriaren Jatorria

Iraultza hau ezin da iraultza politiko bat izan (klase batek beste klase baten botere-kokapena hartzen duena). Lehenengo, iraultza soziala baizik: egitura ekonomikoa guztiz aldatuz, makinak, merkatua eta jabetza gizakiaren zerbitzuetan jarriko dira. Horrelako iraultza benetako sintesi historikoa izan behar da, kapitala (tesia) eta langileriaren (antitesia) arteko sintesi historikoa. Gizakiaren historiaren hasiera, alienazioaren bukaera, eta klaserik gabeko gizarte eta humanismo berriaren jatorria izango da.

Marxen iritziz, egitura ekonomikoaren eraldaketa hori iraultza sozialista da. Langileria botere politikoa hartzen du indarkeria erabiliz (estatua), eta produkzio-kontrola ezartzen du. Produkzio-baliabideen jabea gizarte osoa da; beraz, kolektibizatzen dira. Prozesu honetan, kapitalistak, klase bezala, desagertzen dira, baina baita ere langileak, klase bezala, iraultzaren hurrengo etapan: gizarte komunistan. Gizarte komunista, beraz, zen Marxen azken jomuga.

Entradas relacionadas: