Iraupena, Maiztasuna eta Behar/Nahi Izan Aditzak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

Iraupena eta maiztasuna adierazteko arauak

1. Iraupena adierazteko

Absolutiboaz eta instrumentalaz gainera, inesiboa erabiltzen da maiz iraupena adierazteko sintagmetan. Inesiboko sintagma hauei dagokienez, mugagabea erabiltzea zilegi izanagatik, mugatu singularra erabiltzea hobesten da honako kasu honetan: zenbatzailedun sintagma horrek adierazten duen denbora etengabeko unitate bakar gisa hartzen denean, hots, inesiboaren bidez prozesu edo gertaera baten iraupena adierazten denean.

Hauetan denetan iraupena adierazten da. Iraupenik adierazten ez denean, noski, mugagabeak ohiko lekua izango du. Hiru urteko iraupena adierazi beharrean hiru urte desberdinetan gertatu den zerbait adierazi nahi bada, mugagabea beharko da.

2. Maiztasuna adierazteko

  • Maiztasuna adierazteko ereduen artean, mugagabeko erabilerekin batera, formaz mugatu singularra dena ere aukeran dago.
  • Inesiboaren kasuan, berriz, forma mugatua da erabili behar dena honelakoetan.
  • Maiztasuna adierazteko egituren artean, [izena + -ero] gisako esamoldea onartzekoa da.

Behar izan aditzaren erabilera

1. Behar izan aditza aditz laguntzaile iragankor gisa jokatuko da (ukan laguntzailearekin), ondoan agertzen den aditz osagarria edozein motatakoa delarik, iragangaitza denean ere bai.

2. Halere, lehen puntuan esana ez da beteko behar izan aditza datibodun aditz iragangaitz batekin agertzen denean. Orduan, izan laguntzailearen zaio-saileko formak erabiliko dira beti.

3. Bestalde, zenbait euskalkitan (Iparraldekoetan batez ere), behar izan aditzak izan laguntzailea har dezake aditz iragangaitzekin.

Nahi izan eta gura izan aditzak

Nahi izan / gura izan aditzak (baita nahiago izan / gurago izan ere) aditz laguntzaile iragankorrarekin erabiliko dira, ondoan agertzen den partizipio burutua edozein motatakoa delarik, baita iragangaitza denean ere.

  • A) Nahi izan aditz iragangaitz batekin agertzen den kasuetan datiboarekiko komunztadura enplegatu behar bada, zaio-saileko jokabidea erabiliko da beti.
  • B) Ipar-ekialdeko euskalkietan, aditz iragangaitzekin da laguntzailea ere erabiltzen da zenbaitetan.

Adibideak:

  1. NOR-NORI-NORK: "eman dio" + nahi = eman nahi dio
  2. NOR-NORI: "hurbildu zaigu" + nahi = hurbildu nahi zaigu
  3. NOR-NORK: "ekarri du" + nahi = ekarri nahi du
  4. NOR: "joan da" + nahi = joan nahi du

Entradas relacionadas: