Iritzi Publikoa eta Harreman Publikoak: Kontzeptu Nagusiak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,1 KB

1. Zer da iritzi publikoa?

  • Adierazpen kolektiboa: Gizabanako askoren iritziaren adierazpen kolektiboa da, beren asmo, helburu, behar eta ideal komunengatik talde batean bildu direnak.
  • Interes-taldeak: Gai batean interesa duen jendeak (edo gai horren emaitzaren eragina jasan dezakeenak) gai horren inguruko iritzi publikoa osatzen du.

2. Norberaren interesaren garrantzia

  • Iritzi publikoa ez da denbora luzean mantentzen jendeak ez badu bere interesa erabat tartean ikusten.
  • Alde psikologikotik ikusita, iritzi publikoa norberaren interesak zehazten du.
  • Norberaren interesa inplikatuta dagoenean, ez da erraza iritzia aldatzea.

3. Gertaeren garrantzia iritzi publikoaren eraketan

  • Iritzi publikoa gertaerekiko oso sentikorra da.
  • Iritzi publikoak ez die gertaerei aurrea hartzen, haien aurrean erreakzionatzen du.
  • Gertaerek eragiten dute iritzi publikoa sortzea.
  • Gertaera garrantzitsuek iritzi publikoa mutur batetik bestera eraman dezakete.

4. Non jaiotzen da iritzi publikoa?

Norberaren interesetik eta eztabaida publikotik jaiotzen da. Eztabaida publikoen bultzatzaileak iritzi-liderrak dira.

5. Iritzi-lider motak

  • Formalak edo boterekoak: Ordezkari publikoak, enpresetako lehendakariak, erakundeak edo elkarteak.
  • Informalak: Ezaugarri berezi baten ondorioz, eragina dute iritzi publikoarengan (adibidez, Zuckerberg).

6. Komunikabideen eginkizuna

Komunikabideen edukiaren erdia HHPPetatik (Harreman Publikoetatik) dator; beraz, HHPPak funtsezkoak dira iritzi publikoa konfiguratzeko.

Nola eragiten dute komunikabideek?

  • Efektu mugatuak: Ez dira ezinbestekoak, ezta nahikoak ere, publikoetan eragina sortzeko.
  • Medioekiko mendekotasuna: Aldez aurretiko informaziorik ez dagoenean, komunikabideek funtsezko zeregina dute iritzi publikoaren sorreran eta konfigurazioan.

3.4. Harreman Publikoetako agenteak

  • Igorlea
  • Hartzailea
  • Metodologia
  • Helburua

3.5. Harreman Publikoen funtzioak

  • Aholkularitza komunikazio estrategietan eta kanpainetan.
  • Lehiakideen irudi txarra lantzea.
  • Ikerketa (auditoriak, inkestak...).
  • Hedabideekin harremana kudeatzea (prentsaurrekoak, kabineteak...).
  • Barne komunikazioa (Intraneta, barne aldizkariak...).
  • Marketinaren komunikazio integrala.
  • Komunitatearekiko harremana.
  • Ekitaldien diseinua eta kudeaketa.
  • Krisien komunikazioa (produktuen bazterketa, grebak...).
  • Erakundearen irudia lantzea.
  • Gizarte Erantzukizun Korporatiboko kanpainak.
  • Komunikazio elektronikoa (webguneak, blogak...).
  • Lobby-ak eta erakunde publikoekiko harremanak.

3.6. Harreman Publikoak: Agentzia edo saila?

  • HHPPetako saila enpresaren barnean.
  • DIRCOM (Komunikazio Zuzendaria).

Entradas relacionadas: