Irrazionaltasun Garaikidea: Schopenhauer, Marx eta Existentzialismoa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB

Schopenhauer: Irrazionaltasun Garaikidearen Aitabitxia

Schopenhauer irrazionaltasun garaikidearen sortzaileetako bat dugu. Bere mundua arte ederren eta pentsamenduarena zen. Gizarte konbentzioak ez zituen gustuko, eta, horrela, probokatzaile, polemista eta disidente aparta moduan pasa da pentsamenduaren historiara. Unibertsitatean irakasle gisa eskuratu zuen ogibidea.

Nihilismoa

Nihilismoa Europako zutabe ideologikoen engainua salatzen duen karrasia da.

Existentziaren Sentidu Eza

Schopenhauerrentzat, bizitzak, existentziak, ez du zentzurik, ez du logikarik. Badago existentziaren atal tragiko bat, mingarria, sufrimenduzkoa, filosofiak jaso eta hausnartu ez duena. Errealitateak, naturak edo bizitzak arrazoimenarekin ez du zerikusirik.

Uko Egitearen Etika

Pertsonek, naturaz, borondatea dugu. Helburuak ditugu, nahiak, desioak, ametsak. Helburuen lorpena gure esku dagoela entzuten dugu behin eta berriro, baina nihilismoarentzat hau ez da horrela. Nortasuna ukatzen zaigu, pertsonalitatea izatea debekatzen zaigu, arauak inposatzen zaizkigu, bizitzeko forma eta erak ez ditugu erabakitzen.

Marx

Bizitza

  • 1818ko maiatzaren 5ean jaio zen Treberisen, Prusiako eskualdea Frantziatik gertu.
  • Aita abokatua, judua zen jatorriz, baina protestante egin zen, eta ideia liberalak eta ilustratuak zituen begiko.
  • Gymnasiumean egin zituen lehen ikasketak eta 1833an Bonn hiriko unibertsitatera joan zen zuzenbidea ikastera.
  • Berlingo unibertsitatera joan zen 1836an; han filosofiara eta historiara bideratu zituen ikasketak.
  • Marxek kazetari lanak egin zituen.
  • Kazetaritza lanek errealitatean zeuden gizarte arazoak ezagutuarazi zizkioten.
  • 1843an aldizkaria itxita zuenez, Parisera joan zen.
  • Azken hori ezagutzeak ekonomia arazoak aztertzeko interesa piztu zion berriz ere.
  • 1845ean Prusiako gobernuaren presioak zirela eta, Marxek alde egin behar izan zuen Paristik eta Bruselara joan zen.
  • 1847an Marx Liga komunistako kide zen, eta gogo handiz egin zuen lan langile mugimendua antolatzen.
  • Gobernu iraultzaileak gonbidatuta Parisera joan zen lehenik, eta gero, Koloniara, Alemaniako iraultza demokratikoari Neue Rheinische Zeitung argitaratuz laguntzeko.
  • Iraultzaren aurkako erreakzioak zirela eta, Alemaniatik kanporatu zuten lehenik eta aste batzuk geroago Paristik.
  • Diru eskasiari aurre eginez eta Engelsek lagunduta, Marx jardun politikoari eta filosofiari emana bizi izan zen buru-belarri. Langileen Nazioarteko Elkartearen sortzaileetako bat izan zen.
  • Bizitzan zehar egin zituen azterketa horiek guztiak kazetaritza artikulutan gauzatu ziren, baina, batez ere, bere lan nagusian: Kapitala.
  • 1883ko martxoaren 14an hil zen Marx.

Filosofia Existentzialistak

Camus eta Sartre

Ondorengo printzipioei lehentasuna ematen diete:

  1. Giza existentzia erreala, materia, objektiboa erakutsi.
  2. Bizitzaren aldarrikapena balio gisa.
  3. Praktika, ekimena, mobilizazioa, aktibismoa, militantzia soziala. Gizarte mugimendu alternatiboen indarra.
  4. Aske izateko betebeharra.

Erresistentzia Aukerak (Ezereza)

  1. Nortasuna izan, konsziente izan, berezia izan, aparta izaten saiatu. Munduan galduta gaudela sentitzea ez da ahultasunaren seinale, egiaren lekuko baizik.
  2. Gizarte baldintza edo determinazioak baditugu ere, erabakitzen dudana nire erabakiaren ondorioa da (protagonista izan eta ez ikusle).
  3. Bizi proiektua. Nire askatasunak besteenarekin topo egiten duenean, orduan ematen da askatasun orokorra. Irabazle eta galtzailerik gabeko askatasuna.

Entradas relacionadas: