Isabel II.aren Azken Hamarkadak: Politika Aldakorra
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,43 KB
Aurrekariak eta Oposizioaren Hazkundea
..., mugimendu horren barruan errepublikarrak eta sozialistak bereizten ziren. Mugimendu guzti hauek gogor zapaldu zituen Narváezek. 1852an, Juan Bravo Murillok konstituzio-proiektu atzerakoi bat aurkeztu zuen. Proposamen honen kontrako erreakzioa sortu zen, eta Murillok dimisioa eman behar izan zuen. Eratu ziren gobernuek ez zuten egonkortasunik lortu, eta haserrea zabaldu zen progresisten, demokraten eta errepublikarren artean.
Biurteko Progresista (1854-1856)
Antonio Cánovas del Castillok Manzanaresko Agiria idatzi zuen, erreforma erradikalagoak eskatuz gobernuari. Progresistek eta demokratek bat egin zuten moderatuen kontra, eta matxinadak egon ziren zenbait hiritan. Isabel II.ak Esparterori eskatu zion gobernua zuzentzeko. Horrela hasi zen Biurteko Progresista.
Esparterok, progresista eta moderatu batzuk (O'Donnell) jarri zituen gobernuan. Erregimen aldaketak boto-eskubidea hedatu eta inprimatzeko askatasuna ekarri zituen, baina ezegonkortasunak jarraitzen zuen:
- Batetik, karlistak erreforma progresisten kontra zeuden.
- Bestetik, demokratek gutxiegitzat hartzen zituzten progresisten erreformak.
1856an Esparterok dimititu zuen, eta erreginak O'Donnelli eskatu zion gobernua eratzeko. Euskal Herrian, burgesiak jarrera liberal kontserbadoreagoa hartu zuen garapen ekonomikoaren alde.
Biurteko Progresistaren Ekimen Nagusiak
Agintean luzaro egon ez ziren arren, progresistek garrantzi handiko ekimenak egin zituzten, baina haien hainbat helburu ezin izan ziren aplikatu.
1856ko Konstituzioa ("non nata")
1856ko Konstituzioa idatzi zuten, baina "non nata" izan zen, ezin izan baitzen indarrean jarri. Konstituzio honen ezaugarri bereizgarrienak hauek ziren:
- Nazioaren subiranotasuna
- Botere-banaketa zorrotza
- Kongresua eta Senatua hautatuak izatea
- Eskubide indibidualen erregulazio zabala
Ekonomia eta Finantza Neurriak
Finantzetako eta ekonomiarako neurri esanguratsuenak hauek izan ziren:
- Pascual Madozen desamortizazioa, trenbidearen eraikuntza finantzatzeko.
- 1855eko eta 1856ko legeak, burdinbidearen eraikuntza sustatu zutenak.
Neurri hauekin ogasunaren diru-sarrerak handitu eta azpiegiturak hobetzea bilatzen zuten.
Moderantismoaren Itzulera (1856-1868)
1845eko Konstituzioa eta Hamarkada Moderatuaren legedia berriro jarri ziren indarrean. Lehen urteetan, O'Donnell eta Narváez txandakatu ziren agintean. 1858 eta 1863 artean, Batasun Liberala alderdi zentrista berriak kontrolatu zuen gobernua, egonkortasun politikoa eta oparotasun ekonomikoa lortuz. 1863tik aurrera, moderatuek boterea berreskuratu zuten eta ezegonkortasuna nagusitzen hasi zen, alderdien zatiketagatik. Hauteskundeen ondorioz, demokratak eta progresistak joko politikotik kanpo geratu ziren. Euskal Herrian, foruzaletasunak gero eta erro sakonagoak egin zituen liberal moderatuen eta progresisten artean.
1866ko krisi ekonomikoaren ondorioz, egoera politiko eta sozialak larritu ziren. Azken gobernu moderatuek gogor zapaldu zituzten erregimenaren kontrako gizarte-protestak eta militarren matxinadak.