Isabel II.aren Erregealdia: Hamarkada Moderatua eta Konstituzioa (1844-1854)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,51 KB

ISABEL II.AREN ERREGEALDIA (1844-1868)

1. HAMARKADA MODERATUA (1844-1854)

1843ko azken hilabeteetan, moderatuek aurrerakoiak agintetik behin betiko kanporatu zituzten. Narváez Gobernura iritsi zenean, 1844ko maiatzean, aurrerakoiek proposatutako askatasunak mugatzen zituzten eraldaketak abiatu zituen. Modu horretan, Koroaren agintea indartu eta administrazio zentralista antolatu zuen.

Eraldaketa Moderatuak eta 1845eko Konstituzioa

Eraldaketa moderatuen printzipio nagusiak publikoaren ordena zorrotza eta administrazio zentralizatuaren kontrol politikoa izan ziren. 1843an Milizia Nazionala kendu eta ordena publikoaren kidego berria sortu zen, Guardia Zibila (1844); ordena publikoa eta jabetza pribatua zaintzeko eginkizunarekin.

1845eko urtarrilean lege organiko batek alkateak hautapen bidezkoak izatea ezabatu eta Gobernuak zuzenean izendatuko zituela ezarri zuen.

1845eko uztailean inprenta eta prentsa zuzenean kontrolatu ziren. Konstituzio-adostasuna erabat kentzeko Konstituzio berria aldarrikatu zen. 1837ko Konstituzioaren “hobekuntza” modura aurkeztu bazen ere, subiranotasun banatua ezarri zuen, Gorteen agintea mugatuz eta erregearen pribilegioak handiagotuz.

Klerikalismo Moderatua: 1851ko Konkordatua

Konstituzioko alderdi nabarmen bat Espainiako nazioaren erlijio ofiziala zein zen adieraztea izan zen. Garai hartan, moderatuek Aita Santuarekin harremanak berrezarri nahi zituzten, Mendizabalen desamortizazioek eragindako apurketaren ostean, eta 1851n sinatu zen konkordatua negoziatu zuten.

1844an hartutako lehenengo neurriak klero sekularra eta erlijio-ordenak mantentzeko agindua ziren. Konkordatuaren arabera, Estatuaren erlijio bakarra katolikoa zen. Aginte zibilak erlijioa defendatzeko betebeharra zuen. Ondorio nagusiak hezkuntzan esku hartzeko eta gobernuek doktrina heretikoak zapaltzeko laguntza ematea ziren. 1844ko xedapen baten bidez erlijioari eta moralari buruzko lanak zentsuratzeko gaitasuna ezarri zuen.

Arlo politikoan, gobernu moderatuek bi lorpen garrantzitsu izan zituzten. Erromak desamortizatutako ondasunak jabeen eskuetan geratzea onartu zuen, eta, horri esker, erosleen jazarpena bertan behera geratu zen. 1753ko aurreko konkordatuan ezarritako gotzainak aurkezteko eskubidea berritu zen.

Entradas relacionadas: