Islamaren Jatorria eta Bost Zutabeak: Gida Sakona

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Islamaren Jatorria eta Funtsezko Printzipioak

Islamaren jatorria Mahomaren errebelazioetan datza, Jainko bakarraren, Alaren, existentzia azpimarratuz. Errebelazioen muina "munduaren bukaeraren" eta "azkeneko epaiaren" ideietan datza, non gizaki guztiak Alaren aurrean erantzule izango diren, onak sarituak eta gaiztoak zigortuak izanik. Monoteismoa lehen mailan jarri zuen, eta honakoak exijitu zituen: fedetasuna, otoitzaren praktika, limosna ematea, umezurtz eta txiroen zaintza, eta gizonen arteko berdintasuna.

Hegira: Mahomaren Erbestea eta Egutegi Arabiarraren Hasiera

Hegira, Mahomaren erbestea Mekatik Medinara, 622. urtean gertatu zen, hiriko biztanleek beraren aurka egin zutelako. Data honek egutegi arabiarraren hasiera markatzen du.

Medinaren Garrantzia Islamaren Hedapenean

Medina hiria oso garrantzitsua izan zen, bertan antolatu baitzen jarraitzaileen lehen komunitatea, eta pixkanaka hazten eta indartzen joan zen.

Islamaren Bi Adar Nagusiak

Islamaren bi adar inportantenak sunismoa eta xiismoa dira.

Islamaren Bost Zutabeak

1. Xahada (Lekukotasuna)

Fedetasuna adierazten du: "Ez dago Ala beste jainkorik, eta Mahoma da bere Profeta".

2. Salat (Otoitz Musumana)

Musulmanek egunean bost aldiz otoitz egin behar dute, Mekarantz begira. Otoitz komunitarioa edozein lekutan egin daiteke, bakarrik edo elkarrekin; elkarrekin egiteak balio handiagoa du. Ostirala jai eguna da, eta beharrezkoa da meskitara goizez joatea taldean otoitz egitera eta imanaren sermoia entzutera. Beste egunetan, gomendagarria da.

3. Zakat (Limosna)

Koranaren arabera, ondasunak txiro eta behartsuekin partekatu behar dira, Jainkoaren seme-alaba eta komunitatearen partaide baitira. Garrantzitsuagoa da limosnaren kalitatea kantitatea baino. Maitasunez eta diskrezioz eman behar da, harrokeriarik gabe.

4. Ramadan (Baraualdia)

Ramadan hilabetean, urte islamikoaren bederatzigarrenean, musulmanek debekatuta dute jatea, edatea, erretzea eta harreman sexualak izatea egunsentitik ilunabarrera arte. Gauez ez dago debekurik. Baraua bukatzeko egiten duten afaria aniztasunaren zeinua da. Denbora honetan, gehiago egoten da hausnarketan, giza harremanetan, elkartasunean eta ospakizunetan.

5. Hajj (Mekarako Erromesaldia)

Mekara bizitzan behin joatea da, bizimodua eta osasuna kontuan hartuta. Umra (bisita) edozein urtarotan egin daiteke. Mundu osoko musulmanak batzen ditu eta jatorrira itzultzea sinbolizatzen du, baita purifikazioa eta bekatuetatik garbitzea ere.

Entradas relacionadas: