Islamaren Jatorria, Doktrina eta Kultura
Clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB
Arabiako biztanleak tribuetan bizi ziren, eta ez zegoen batasun politiko ez erlijiosorik haien artean; askotan, elkarren etsai ziren tribuak. VII. mendean, Mahomak Islama fundatu zuen.
Islamaren Jatorria
Mahoma Mekan jaio zen 570. urtean. Karabanen gidaria zen, eta erlijio judua eta kristaua ezagutu zituen. Tradizioak dioenez, Gabriel goiaingerua agertu zitzaion, eta doktrina berri bat zabaltzeko agindu zion.
20 urte zituen Islama zabaldu zuenean. Islama hitzak 'Jainkoaren mende jartzea' esan nahi du, eta jarraitzaileak musulmanak ziren. Musulman hitzak 'Alaren mende jartzen direnak' esan nahi du.
Bere predikazioa ez zitzaien gustatu Mekako biztanleei, eta hiritik kanporatu zituzten. 622. urtean Mekatik atera zen, eta bere jarraitzaileekin Medina hirira joan zen; ihesaldi horri Hijra deitzen diogu. Handik zortzi urtera, Mahoma eta bere jarraitzaileek Meka hartu zuten, eta pixkanaka Arabia Penintsula osoa konkistatu zuten. Bere erlijio berria zabaltzeagatik hiltzen baziren, paradisura joango zirela sinesten zuten.
Islamaren Doktrina
Mahomaren jarraitzaileek, bera hil ondoren, Korana idatzi zuten. Liburu sakratu horretan musulman guztiek bete behar dituzten aginduak biltzen dira.
Arau hauek derrigorrezkoak dira:
- Jainko bakarra Ala dela eta Mahoma bere profeta dela sinestea.
- Egunean bost aldiz Mekara begira otoitz egitea.
- Limosna ematea.
- Ramadan hilabetean egunsentitik ilunabarrera baraua egitea (ezer ez jatea).
- Gutxienez bizitzan behin Mekara joatea.
Beranduago, beste betebehar bat erantsi zen: fedegabeen kontrako jihad edo gerra santua.
Islamaren Kultura eta Artea
Islamaren kulturan, Greziako eta Erromako filosofo eta zientzialarien eragina nabarmena da. Txinako eta Indiako kulturatik ere ikasi zuten: papergintza, bolbora, gaur egungo zenbaki sistema hamartarra, besteak beste.
Kulturaren ezaugarri nagusietako bat zientzien garapena izan zen, besteak beste: aljebra, trigonometria, geometria eta medikuntza teknika aurreratuak.
Historian, filosofian eta literaturan nabarmendu ziren. Literaturako lan nagusia Mila eta Bat Gau izan zen.
Arkitektura
Ezaugarriak:
- Arkuak
- Kupulak
- Dekorazioak: Geometrikoa, Begetala, Epigrafikoa
Arkitekto bikainak izan ziren; eraikin nagusia meskita zen, baina bainutegiak eta jauregiak ere egin zituzten. Guztiak eraikin xumeak dira kanpoaldetik, baina oso aberatsak barrualdetik.