Ismael, Jasone eta Libe: Eleberri bat
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB
1-hiru pertsonai nagusiak Ismael, Jasone eta Libe dira. Ismael, eleberri batean murgildurik baina aurera egin ezinik dagoen idazle heldua da. Jasone bere senarra da eta bere arreba Libe. Jasone, liburutegi batean egiten du lan eta Ismaelen testuak ere zuzentzen ditu. Libe Ismalen arreba izan arren Jasoneren gazteetako lagun bat da ere. Lesbiana da. Berlinen bizi da, bere neska lagunarekin Kristina.
2-Ismaelek zerbait arraroa susmatzen du Jasonen azken aldian, etxean ez dagoelako horrenbeste, etxera berandu heltzen delako, beti aitxakiak jartzen dagoelako… Egun batean, folio batzuetan literatura textu bat aurkitzen du bere poltsan. Lehenengo pasartea irakurtzeko denbora eman dio bakarrik Jasone dutzan zegoen bitartean.
3- Ismaelen haurtzaroko oroitzapenekin, bere aitak mendira eramaten zuenekoak. Mendian hilda eta bortxatuta agertu den neska baten berriak eman dira eta Ismael etxetik atera eta Gasteiz inguruko mendi batera joan da, bertan, horitzaoen hori du buruan, aita ehiztariak mendira eramaten zuenekoak.
Bake armatua: 1890-1914 urte bitarteko nazioarteko harreman-aldiari deritzogu. Aldi horren ezaugarriak ondoko hauek dira: alde batetik, Europako potentziak aurkako bi bloke militarretan bereizi zirela eta, bestetik, elkarrekiko beldurrak armamentu-norgehiagoka eragin zuela.
Posizio-gerra: Lubaki-gerra ere deitua. Gerral aldi honetan (1915-1916 urte bitartean) armadak lubaki bidez babestean eta posizioak mantentzean zetzan taktika militarra, etsaien aurrerapena eragozteko.
Mugimendu-gerra: Lehen Mundu Gerraren hasierako aldiari deritzogu. Aldi horretan, bi fronteetan tropa-mugimenduak izan ziren garaipena bizkor lortzeko helburuz. Hala deritze 1914ko operazioei, non alemanek Frantzia garaitzeko ahalegin handiak egin zituzten.
Schlieffen Plana: Frantzian ezusteko erasoaldi handi bat egitea zen, eta erasoaldian Belgika, herrialde neutrala, zeharkatzea.
Armistizioa: Gatazka batean, armadek edo Estatuek erasoak bertan behera uztea adosten duten ituna. Armistizioa 1918ko azaroaren 9an sinatu zen, Gilen II.a kaiserrak tronua utzi eta gero, eta Lehen Mundu Gerraren amaiera ekarri zuen berekin.
Brest-Litovskeko Ituna: 1918ko martxoan Alemaniak eta Errusiak sinatutako bake-ituna izan zen. Horren ondorioz, Errusiak gerra utzi eta Alemaniari lurralde asko eman zizkion.
Nazioen Elkartea: 1919an Lehen Mundu Gerrako garaileek eskatuta, herrien arteko gatazkak ebazteko eta bakeari eusteko sorturiko nazioarteko elkartea. Sustatzaile nagusia Estatu Batuetako Wilson presidentea izan zen. Ez zuen arrakastarik izan Egoitza Genevan (Suitza) eduki zuen.
Gerra-ordaina: Gerra baten erantzuletzat hartzen den herrialdeak irabazleei ordaindu beharreko diru-kopurua.
Verdungo bataila: Lehen Mundu Gerrako batailarik luzeena izan zen. 1916ko otsailetik abendura bitartean garatu zen. Alemaniarrek frantsesei egindako erasoarekin hasi eta, frontean ia aldaketarik eragin gabe, alderdi bietan 800.000 hildako eragin zituen.
Versaillesko ituna: Lehen Mundu Gerrako aliatu garaileen eta Alemaniaren artean 1919ko ekainean sinatutako bake-akordioa. Bertako klausula nagusiak honako hauek izan ziren: Kolonia guztiek galtzea eta horiek Nazioen Elkartearen agintepean jartzea; Alsazia eta Lorena Frantziari itzultzea; Renania desmilitarizatzea; Austriaren eta Alemaniaren arteko batasuna debekatzea; aliatuei kalte-ordainak ematea; eta gaitasun militarra mugatzea.