Itsas eta Lurraren erlieveak eta prozesu geologikoak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

Itsas erlieve nagusiak

  • Ordoki abisalak: Oso ordoki zabalak dira eta itsaspean daude.
  • Dortsala ozeanikoa: Ilaran dauden pitzaduradun sumendiak; laba isurtzen dute.
  • Sumendi erliebe bakartuak: Sumendi bakartuak, jarduera bolkaniko puntual baten ondorioz sortuak.
  • Fosa ozeanikoa: ildo luzangak, sakonera handikoak.
  • Uharte arkuak: Mendikate bolkanikoak, itsasotik azaleratzen dira.
  • Peni-ordokiak: Ordoki zabalak, agente geologikoek sortutako higiduraz sortuak.
  • Mendikateak: Materialak tolestuta edo sumendi jardueraz sortutako mendi multzoak.
  • Rifta: Sakonune luzangak dira.
  • Plataforma kontinentalak: Azal kontinentalaren zatia, itsasoak estaltzen duena.
  • Kontinente ezpondak: Kontinenteen ertzak dira; malda handiko zonaldeak.
  • Arro sedimentarioak: Lurraren gainazaleko eremu zabalak, subsidentzia izaten ari direnak.
  • Karkabak: Lurrean sortzen diren ildo sakonak dira.

Haranak, sakanak eta ibai-bideak

  • Sakanak: V itxurako haran sakonak dira.
  • Euri bideak: Oso bide zabalak dira.

Haizearen eta sedimentuen prozesuak

  • Deflazioa: Haizeak material txikiak eraman eta handiak uzten ditu.
  • Haizearen urradura: Haizeak harea darama eta gainazala lixatzen du.
  • Loess metaketak: Haizeak garraiatzen duen hautsaren metaketak.

Prozesuetan eraldaketak

  • Diagenesia: Sedimentuak arro sedimentarioetatik harri sedimentario bihurtzen dira presioaren eta tenperaturaren eraginez.
  • Metamorfismoa: Presio eta tenperatura handietan dauden harriek jasaten dituzten aldaketak.
  • Magmatismoa: Harriek urtu eta magma sortzen dute.

Geruza eta muga-guneak

Mohorovičić etena (lurrazalaren eta mantuaren artean, 30–70 km sakonera). Repetti (goi eta behe mantuan, 670 km). Gutenberg (mantua eta kanpo nukleoa banatzen du, 2.900 km). Lehmann (barne eta kanpo nukleoa banatzen du, 5.150 km).

Litosfera eta dinamika mantuen barruan

  • Litosfera: Goi mantuaren kanpoaldeko zatia, lurrazalarekin sendo lotuta dago eta multzo zurruna osatzen dute biek; multzo hori litosfera da.
  • Isostasia: Arroeen hondoa hondoratzea gainean metatutako sedimentuen pisuaren eraginez, eta erliebeak altxatzea pisua kendu ahala.
  • Konbekzio higidurak: Fluido baten barruko goranzko eta beheranzko korronteak.
  • Gandor termikoak: Material harritsu berozko zutabeak dira.
  • Solifluxioa: Itxuraz solidoa izan arren oso fluido likatsu izango balitz bezala jaria daitekeen materialaren portaera.
  • Subdukzioa: Litosfera ozeanikoaren beheranzko korrontea.

Tolestura motak eta hausturak

  • Antiklinalak: Geruza berrienak zaharrenak inguratzen dituzte; hauek osatzen dute nukleoa (zaharrak).
  • Sinklinalak: Geruza zaharrenak inguratu eta berrienak nukleoa sortzen dute.
  • Diaklasak eta failak: Harrien hausturak dira.

Entradas relacionadas: