Ivan Illich: Hezkuntzaren Kritika eta Gizarte Alternatiboak
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,94 KB
Ivan Illich 1926. urtean Vienan, Austrian, jaio zen familia judu batean. II. Mundu Gerra zela eta Italiara joan behar izan zen eta bertan unibertsitate ikasketak egin zituen (teologia eta filosofia). Ondoren Estatu Batuetan apaizen aholkulari bezala egon zen baina utzi behar izan zuen bere teoria pedagogikoek kritika handia egiten ziotelako. Bere ideiak oso ospetsuak egin ziren eta Paulo Freirerekin Bolivian gobernu aholkularia bihurtu zen. Europara bueltatzean bere eliza, gizarte eta eskolari buruzko ideia radikalak defendatu zituen. 2002. urtean Austrian hil zen.
Liburu ospetsuak: Némesis Médica, Sociedad desescolarizada, La escuela y represión de vuestros hijos eta La educación (Freirekin batera).
II. Mundu Gerra amaitzean potentzia handienak bere garapena lortu nahi zuten, garapen teknologikoaren bidez. Teknologia humanizazio eza, dominazio eta alienazioren garapena ekarri zuten eta ondorioz bere kritika garrantzia hartu zuen.
Ardatzak
· Eskola erakundeari kritika
· Eskolarik gabeko gizartea
Bere ideologian anarkismoan, eskolari eta honen funtzionamenduari kritika egin zion eta “la sociedad desescolarizada” liburuan hori aldatzeko proposamen bezala argitaratu zuen. Esaten zuen, eskola hezkuntza monopolizatzen duela jarrera hezitzailearekin amaituz. Eskola haurrak bere menpeko bihurtzen dituela, garapen naturala oztopatzen duela, sormena ez duela garatzen, eta enpresa bezala produkzioan bakarrik oinarritzen dela kritikatzen du. Eskola kentzearekin batera, jakintza sare antolatuak sortu nahi ditu eskolatik kanpoko bizitzan ikasteko modu praktiko batean oinarrituz. Honekin ikasle guztien hezkuntza aukera berdinak izango lituzkete. Irakasle autoritarioaren jarrera desagertuko litzateke informazioa leku ezberdinetatik jasoko zelako. Adituek besteei horren inguruan hitz egingo die jakintza sare antolatuak eta gizarte armoniatsu eta jakintsu bat sortuz.
Kapitalismoan oinarritutako gizartearekin amaitu nahi zuen. Hezkuntza despertsonalizatu, manipulatu eta norbanakoaren kontrola lortzeko erraminta bezala deskribatzen zuen. Bere hezkuntza-sistema ideala:
· Informazioari sarbidea eman: Liburutegi, museo…
· Abilezi poltsak: Norbanakoa egiten dakiena besteei irakasteko prest jarri.
· Antzekoen bilaketa: Gauza bera bilatzen ari diren jendearekin harremanetan jartzeko sareak sortu.
Zerbitzu Hezitzaileak: Maisuek beste langile bezala beraien burua eskaini.
Maisu eta ikasleen artean hitzarmen pedagogiko bat sortzea, betebeharrak eta konpromezuak biltzen dituena proposatzen zuen.
Illichen eragina garrantzia handia izan du “homeschooler” mugimenduarengan. Horretaz aparte, pedagogia ugari bere influentzia jaso dute (Freire).