Izaki Bizidunen Sailkapena eta Ekologia
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4 KB
Plagiziden Erabilera Okerra
- Lurzoruaren mikroorganismoak eta abar hondatzen dituzte.
- Hondakinak gizakion elikagai-kateetara iristen dira.
- Plagizidak fabrikatzerakoan ingurumena kaltetzen da eta kutsatzaileak isurtzen dira.
- Produktu horien helburu diren organismoetan presio genetiko handia eragiten dute.
Landare Osasuna: Helburuak eta Kudeaketa
Landare arazoak eta aldaketak aztertzea, eta kalte horiek kontrolatzea edo mugatzea da helburua.
Agente Biotikoak eta Abiotikoak
- Agente biotikoak: Landarean ezer eskaini gabe bizi diren agenteak bizkarroiak dira.
- Agente abiotikoak: Ez dira bizkarroiak, adibidez, kazkabarra edo izoztea.
Izaki Bizidunen Gaur Egungo Sailkapena
Eukariotoen Erreinua
Morfologia aldetik era askotakoak dira. Gaur egun, eboluzio-erlazioak aztertzen ari dira, ADN eta rRNA sekuentzien bidez zehaztuz.
Hiru Erreinu Nagusiak
Animaliak, landareak eta onddoak.
Birusak
Estalki babesgarridun material genetikoz osatutako izaki biologikoak dira. Ez dute berezko metabolismorik eta zelulen mekanismo genetikoekin baliatzen dira ugaltzeko. Barneko parasitoak dira.
Material genetikoa azido nukleidikoa da.
Birusen osagai nagusiak:
- Kanpoko estalkia (Enboltorioa): Batzuetan presente dago, zelula ostalariaren mintzetik eratorria.
- Kapsidea: Proteina estalkia, material genetikoa inguratzen duena.
- Material genetikoa: Azido nukleidikoa (ADN edo RNA), birusaren informazio genetikoa duena.
Plasmidoak
Bakterio batzuen zitoplasman agertu ahal dira eta bakterioei ezaugarri jakin batzuk ematen dizkieten ADN zatiak dira. Bakterio kromosoman sar daitezke eta, gainera, bakterioaz aparte bikoiztu daitezke.
Biroideak
Infekzioa sortzeko ahalmena duten RNA zirkular zatiak dira. Ez daukate proteina estalkirik, eta infekzioak sortzen dituzte, batez ere landareetan.
Forma Zelularrak
Bakterioak
Organismo prokarioto ugariak dira, egitura sinple eta txikiak. Ez dute nukleo berezirik, kromosoma zirkular bakarra dute. Zatiketa zelularraren bidez ugaltzen dira. Ur-inguru guztietan biomasa handia dute eta ziklo biogeokimikoetan parte hartzen dute, garrantzi ekologiko handia baitute, prokarionte batzuek nitrogenoa finkatzeko ahalmena daukatelako.
Bakterioen morfologia ez da aldakorra: luzangak edo esferikoak izan daitezke.
Taxonomia konplexua da.
Protistoak
Ez da erreinu bat; animalien, landareen eta onddoen erreinukoak ez diren eukarioto guztiak hartzen baititu talde honek.
Organismo askotarikoak izan daitezke, bai morfologikoki eta fisiologikoki, baita antolaketari eta bizimoduari dagokionez ere.
Organismo txikiak, mugikorrak. Neurri-tartea oso handia da: txikiak mikra batzuk eta handiak (algak) 100 metro.
Ur-inguruetako ekoizle garrantzitsuenak dira, eta gaixotasun larriak eragin ditzakete.
Onddoak
- Elikadura heterotrofoa dute.
- Zelulak kitina izeneko polisakarido-pareta batez estalita daude.
- Ez daukate ez zilio ez flagelorik.
- Espora izeneko egitura ugaltzaile zelulabakarrak dauzkate.
Antolaketa Zelularra:
- Espezie zelulabakarrak, adibidez, legamiak.
- Filamentu nukleoanitzak, adibidez, lizunak.
- Egitura zelulaniztun konplexuak, adibidez, perretxikoak.
Organismo ugariak dira, nahiz eta mikroskopikoak izan.
Gehienak lurzoruan bizi dira, baita ere beste organismo zelulaniztun batzuen kanpoko eta barruko bizkarroi gisa, batik bat landareetan.
Landareekin egindako sinbiosirik nagusiena mikorrizak dira: onddoek gatz mineralak ematen dizkiete landareei, eta landareek onddoei materia organikoa.
Animaliak
Zelulaniztunak eta diploideak dira, estalki zurrun gabeak eta elikadura heterotrofoa dute.
Morfologia askotarikoa dute.
Gehienetan uretan edo lurzoruan bizi dira.