Zer dira Izarrak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,72 KB

Apustu egiteko bide gero eta gehiago daude gaur egun: Internet, telefonoetarako aplikazioak, apustu-etxeak… Eta ondorioz, jokoarekiko menpekotasuna duen jende gero eta gehiago ere badago.

 Datuek ere halaxe diote: gero eta gazteagoa da apustulariaren profila; gero eta handiagoak dira ludopatiaren atzaparrak.

Geroz eta gazteago murgiltzen gara jokoan, neurri handi batean Internetek –telefono mugikorrak– eskaintzen duen erosotasun eta bat-batekotasunak hauspotuta. Abantaila dirudiena, ordea, kalterako da sarri, adikzioa borrokatzea helburu duten elkarteetatik diotenez. Kalterako den bezala jokoak duen irudi geroz eta normalizatuagoa,


Adin txikikoek debekatuta dute apustu egitea, baina gure tabernetan dirua jokatzeko makinak ugaritu direnetik, ez da zaila 14-18 urteko gazteak (ere) horretan ikustea. “Gazte hasten dira, jolas moduan ikusten dutelako, eta ludopatia klasikoaren ondorioak badakizkite, baina ez on-line apustuenak. Azken finean, oso erraza da, diru gutxi behar duzu eta berehalako saria jasotzen duzu; adiktiboa da. Gainera, irudi soziala bera positiboa da, kirolari lotuta dagoelako, kirolari arrakastatsuei; kirol izarrak eurak azaltzen dira apustu egitera dei egiten duten iragarkietan”, Etxeko sofatik altxa gabe ere aritu daiteke apustuan: horretara bideratutako weben kopurua haziz doa eta mugikorretik bertatik apustu egiteko aplikazio ugari deskargatu daitezke.

menpekotasun isila da eta drogak bezala edonor hunkitu ahal du familiak hondatzen.

Dena den, gizartean oso onartuta dagoenez, aldaketak lortzea oso zaila izango da.

Entradas relacionadas: