Izerdi landua
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,76 KB
1)Landareen nutrizio-funtzioa
Landareek nutrizio autotrofoa daukate.
1.1)Landareen nutrizio faseak
Alde batetik, briofitoek tamaina txikia eta talo erako antolakuntza daukate, ondorioz, errizoideen bitartez finkatzen dira substratura. Mantenugaiak difusio bakun baten bidez xurgatzen dira zuzenki ingurunetik. Horretarako xurgatze-azalera handia izan behar dute eta leku ilun eta ezetan bizi behar dira.
Bestetik, kormofitoek kormo erako antolakuntza dute, hau da, sustraiak, zurtoina, hostoak eta ehun eroaleak dituzte. Antolakuntza honen ondorioz nutrizio-prozesuak etapa desberdinak dituzte:
Mantenugai ez-organikoak xurgatzea sustraien bidez
Ura eta gatz mineralak xurgatu behar dituzte zorutik sustraietan dauden sustrai-ile zelula espezializatuen bidez. Nahaste honi (ura + gatz-mineralak) izerdi gordina deritzo.
Izerdi gordina hostoetara garraiatzea
Izerdi gordina zurtoinean zehar garraiatzen da xilemako hodi eroaleen bitartez. Hodi hauek zurtoinen, adarren eta hostoen nerbioen barruan kokatzen dira.
Hostoetako gasak trukatzen dira eta fotosintesia egiten da
Hosotetan, izerdi gordina (xilemaren bitartez garraiatua) eta CO2 (estomen bitartez xurgatua) daude, eta hauek kloroplastoetara sartzen dira. Barruan fotosintesia gertatzen da eguzki energia xurgatu denean. Prozesu honen ondorioz, elikagai organikoak (izerdi landua) sortzen da eta O2 askatzen da. Erreakzio honen bitartez lortutako produktua landareen arnasketan erabiltzen da, landareak etengabe arnasten baitaude. Horretarako, O2 xurgatzen da (estomen bidez) eta mitokondrioetan erabiltzen dute materia organikoaren bitartez energi lortzeko. Arnasketan ura eta CO2 sortzen da.
Izerdi landua landare osoan zehar garraiatzea
Izerdi landua liber-hodien (floema) bitartez garraiatzen da landarearen zelula guztietara.