Jainkoa eta zoriontasuna Agustin Hiponakoaren ustez

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Sarrera

Aztertuko dugun testu hau Bizitza zoriontsua liburuko 2. kapituluan dago. Liburu honetan Jainkoaren pertzepzioaz hitz egiten da, Agustin Hiponakoaren ustez, betiere. Jainkoaren eta fededunen zein ez-fededunen arteko borroka eta ondorioak ageri dira bertan. Jainkoa izateak zoriontasuna ematen al du? Hona hemen galdera horri erantzuteko aldeko eta kontrako argudioak:

Aldeko argudioak

  • Zoriontasuna gauza ez-galkorretan bakarrik aurkitu daiteke. Jainkoa bakarrik da betierekoa.

  • Zoriontasuna lortzeko egia aurkitu behar dugu, eta Jainkoa da egiaren oinarria; beraz, Jainkoa ezagutu behar dugu.

  • Tomas Akinokoarentzat ere Jainkoa da izaki nagusia, beharrezkoa, lehen motorra, kosmosaren helmuga eta kausa arazlea. Horrela izanda, Jainkoa zoriontasunaren iturria da.

Kontrako argudioak

  • Platonentzat, ongia bilatzen dutenek lukete zoriontasuna, eta guztiek topatu ahal lukete, ez filosofoek bakarrik. Platonen ustez, zoriontasuna hirian denek dagokiena egiten badute bakarrik lortu daiteke. Agustinek, berriz, dio Jainkoa ezagutzen ez baduzu zorigaiztokoa eta esklabua izango zarela.

  • Ukaezina da erlijioetan sinesten ez duten pertsona batzuk oso zoriontsuak direla.

Iritzi pertsonala

Zer da zoriontasuna niretzat? Eta Jainkoa ote dago zoriontasun horren barruan?

Definizioak

  • Gorputza eta arima: Gizakia bi substantziaz osatutako izakia da: gorputza eta arima. Gorputza hilkorra da eta arima, berriz, hilezkorra. Agustinen ustez, arima Jainkoak sortu du ezerretik gorputzarekin bat egiteko. Agustinek ez du onartzen arima ideien munduan aurretik existitu denik gorputzera etorri aurretik, Platonek defendatzen duen bezala. Hala ere, ados dago Platonekin arimak gorputzak baino garrantzi handiagoa duela esatean.

  • Zoriontasuna: Agustinen arabera, gizaki guztien helburua da, eta ez da ondasun materialetan bilatzen. Zoriontasuna fedearen bitartez baino ez da erdiesten, Jainkoa gorengo ongia eta egonkorra delako.

  • Jainkoa: Agustinen ustez, Jainkoa gizakiaren bihotza asetzeko izaki betiereko, justu, guztiz on, guztiz perfektu eta hilezkorra da. Gizakiak Jainkoaren laguntza behar du zoriontasunera heltzeko eta, fededuna ez izatekotan, Jainkoak ez dizu lagunduko. Fededuna ez izatekotan, Jainkoak graziarekin lagunduko dizu.

Entradas relacionadas: