Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,95 KB

1.JAINKOAREN EXISTENTZIA ETA IDEIA EREDUGARRIAK

Agustinentzat Jainkoa absolutua, betierekoa, Perfektua, guztiz ona eta aldagaitza da. Izaki absolutuaren existentzia ezin da Arrazoimenaren bidez frogatu baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke Jainkoaren existentziarik gabe. HAren existentzia frogatzeko, Agustinek Froga-saialdia proposatzen du ezagutzaren teoriaren argudioak emanez:

·Argudio Gnoseologikoa: Egia existitzen bada, eta Jainkoa egia bada, Jainkoa existitzen Da.

·Argudio Kosmologikoa: Ordena eta edertasuna existitzen badira, norbaitek kreatu izan Behar ditu; hain zuzen ere, Jainkoa. Giza espezie guztiak jainkoa mudnuaren Sortzailea dela aitortzen du.

·Ideia eredugarriak:, argudio hau mugagabetasunean eta beharrezkotasunean oinarrituta Dago. ideia absolutuak existitzen dira, hauek gizakiak ezin ditu aldatu eta Antzematen ditu Jainkoaren argitzapen prozesuaren bidez. Ideia hauek mugagabeak Direnez, gizakiaren adimenaren baino gorenagoak dira. Horrek frogatzen du Jainkoaren existentzia, Jainkoa izan delako ideia eredugarrien sortzailea. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak edo arketipoak, bere Arima-adimenean, hain zuzen. Adimenak ideia hauek bereganatzeko Jainkoaren Argitzapena behar du, egia eredugarriak beti diraute berdin.

Entradas relacionadas: