Jainkoaren frogak eta eboluzioaren teoria
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,5 KB
Jainkoa badela frogak
Jainkoa badela defendatzeko hainbat arrazoi eta argudio eman dira historian. Froga horiek honela sailka daitezke:
- Froga ontologikoak: Descartesek berriro erabili zuen argumentu hori: gure gogoan izaki perfektuaren ideia badugu.
- Froga kausala: Guztiek egitura berbera dute:
- Abiapuntua: Esperientzia-egintza bat da: mugimendua, kausalitatea, kontingentzia, unibertsoaren ordena edo perfekzio-mailak.
- Helmuga: Guztiek Jainkoa dute xede, hura baita lehen mugiarazlea, kausarik gabeko kausa, izaki beharrezkoa, izaki perfektua edo adimen gorena.
- Ibilbidea: Kanten arabera, Jainkoa ez da mundu fenomenikoaren baitakoa eta, beraz, ezin da eztabaida zientifikoaren baitakoa izan.
- Froga etiko-morala: Giza askatasuna dute oinarri eta, horretarako, ezinbestekoa da izaki bat egotea, gizakiaren egin nahiak asebeteko dituena; mundu honetan lortu ezin daitezkeen nahiak asebeteko dituena, alegia. Kontzientzia morala badela esateak esan nahi du Jainkoa badela eta guztiongan ezarri duela.
- Froga esperientzialak: Jainkoa sentitzen badugu, Jainkoa badelako da; bestela, naturaren aurkako sentimendua litzateke.
Eboluzioaren teoria
XVIII. mendean, Lamarck-ek lehendabizikoz adierazi zuen izakiak ez direla beti berdinak izan, eta eboluzioaren ideia proposatu zuen estreinakoz. Ideia horrekin, Lamarckek bete-betean egin zion aurre fixismoari, eta haren kontrako teoria berri bat sortu zuen: transformismoa.
Darwinek 1859an argitaratutako Espezieen jatorria lanak hautsa harrotu zuen, zalantzan jarri baitzuen mundua Jainkoak sortu izana. Lan horretan, gainera, XIX. mendeko teoriarik garrantzitsuena azaldu zuen; Kopernikoren iraultza astronomikoaren eta Galileoren eta Newtonen mekanikaren parekoa.
Laburbilduz, baieztapen hauetan dago oinarritua eboluzioaren teoria:
- Izaki bizidun guztiek jatorri berbera dute: Darwinen garaikideek ez zuten onartu ideia hori, eta are gutxiago gizakia ere kate horren parte zela.
- Espezieek eboluzionatu egiten dute.
- Gradualismoa: Aldaketa-prozesua pixkanaka gertatzen da.
- Hautespen naturala: Belaunaldi bakoitzean, ezaugarri partikular desberdinak dituzten banakoak jaiotzen dira eta horrek aniztasun genetiko handia dakar berekin.
Gaur egun, teoria sintetikoa edo neodarwinismoa deritzona onartzen du zientziak.