Jakintza eta Ezagutza: Motak, Iturriak eta Metodoak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,9 KB
Zer da Jakitea?
- Jakitea errealitatea antzematea da.
- Gugan finkatuta gelditzen da.
- Besteei adierazi diezaiekegu.
Jakintza Iturriak
Zentzumenen bidez (pertzepzioen bidez)
(Adibidez: Euria egingo du berehala)
Arrazoimenaren bidez (pentsamendu eta prozesu logikoen bidez)
(Adibidez: Erabaki hori ez da justua)
Jakintza Motak
Arrunta
- Ez da jakintza sistematikoa.
- Eguneroko bizitzako esperientzian oinarritzen da: enpirikoa da.
- (Adibidez: Hodei ilunek euria ekartzen dute askotan)
Zientifikoa
- Gertaeren zergatiak azaldu nahi ditu modu sistematikoan.
- Enpirikoa da (ezagutzak esperientzian oinarritzen dira).
- Metodo zientifikoak esperimentazioa eta matematika erabiltzen ditu.
- Naturaren ulertzerakoan legeak eta teoriak sortzen ditu.
- (Adibidez: Grabitazioaren Legea edo Erlatibitatearen Teoria)
Teknikoa (Teknologia)
- Jarduerak nola egin jakitean datza.
- Elkarri eragiten diote jakintza teknikoak eta zientifikoak.
- (Adibidez: Astronomia eta teleskopioa, birusak eta mikroskopio elektronikoa)
Filosofikoa
- Pentsatuz egiten da (filosofatzea = pentsatzea) eta galdera filosofikoetan oinarritzen da.
- (Adibidez: Zer gara bizitzaren aurretik eta ondoren? Posible al da zoriontsua izatea?)
- Baina pentsatu eta galdetu modu zorrotz eta kritiko batean.
- Teoria filosofiko desberdinak sortu izan dira historian zehar.
Artistikoa
- Bizitzako bizipenak, sentimenduak, desioak… adieraztearekin lotuta dago.
- Adierazpen horrek edertasuna aintzat hartu izan du.
- Adierazteko era desberdinak daude (arte desberdinak): literatura, zinema, musika, pintura...
- Arte bakoitzak gaitasun eta teknika bereziak eskatzen ditu.
Erlijiosoa
- Sakratua edo jainkozkoa denari buruzko jakintza da.
- Fedea du oinarri (frogarik gabe sinestea) eta barne-bizipena da.
- Egia liburu sakratu batean idatzita dago. (Adibidez: Biblia, Ebanjelioak, Korana)
Jakintza Zientifikoa
Zientzia Motak
Historian zehar zientzien sailkapena aldatzen joan da.
- Zientzia zaharrak: Fisika, Geometria, Logika, Historia…
- Zientzia gazteak: Kimika, Biologia, Psikologia, Genetika…
Zientzien Sailkapena
Gaur egun zientzien sailkapena euren metodoaren arabera egiten da.
Formalak (Metodo Deduktiboa)
- Logika, Matematika, Aritmetika, Multzoen Teoria, Aljebra, Geometria.
Enpirikoak
Natura-zientziak (metodo hipotetiko-deduktiboa):
- Fisikoak: Fisika, Kimika, Geologia, Astronomia, Geografia…
- Biologikoak: Medikuntza, Biologia, Fisiologia, Anatomia, Botanika, Genetika, Zoologia…
Gizarte-zientziak (metodo induktiboa):
- Kazetaritza, Zuzendaritza, Soziologia, Psikologia, Ekonomia, Politologia, Giza-geografia, Antropologia, Historia, Soziobiologia.
Zientzia Hitzaren Eboluzioa
- Antzinako Grezian zientziari episteme esaten zioten:
- (gaur egungo zientziarekin zerikusi gutxi zeukan)
- Maila goreneko ezagutza zen.
- Arrazoimenaz egindakoa.
- Balio unibertsal zuzena.
Zientzia modernoa Galileok (XVI. mendea) eta Newtonek (XVII. mendea) sortu zuten:
- Filosofiatik bereiztu zen.
- Naturaren ikerketatik abiatu ziren (Fisika, Astronomia...).
- Metodo propioa sortu: Hipotetiko-deduktiboa (esperimentala).
- Bi ezaugarri nagusi: 1) Esperimentuak egitea 2) Hizkuntza matematikoa erabiltzea (formulazioa).
Zientzia, filosofia al da?
Zientzia filosofiatik sortu zen, baina bi ezagutza-mota desberdinak dira.
- ZIENTZIA:
- Errealitatea ezagutzeko metodo bat da.
- Ezagutzarako hipotesiak frogatzen ditu esperimentuen bidez.
- FILOSOFIA:
- Errealitatea ezagutzeko jarrera bat da.
- Ezagutzeko interpretazio arrazionalak proposatzen ditu.
Jakintza Zientifikoaren Metodoak
Zientzia Formalen Metodoa
- Zientzia formalek arrazoimen logikoa zaintzen dute, ez esperientziaren gertaerak; ez dira enpirikoak.
- Zientzia formalek metodo DEDUKTIBOA eta AXIOMAK erabiltzen dituzte:
- Zer da DEDUKZIOA? Dedukzioa egiazko premisa batzuetatik (axiomak) beste egia bat sortzea da.
Adibidez:
- Gizakiok hilkorrak gara (premisa 1)
- Sokrates gizakia bada (premisa 2)
- Beraz, Sokrates hilkorra da (konklusioa)
Sortutako egia berriari konklusioa esaten zaio.
- Zer dira AXIOMAK? Hain ebidenteak eta agerikoak diren egiak dira, non ez duten demostraziorik behar.
Adibidez:
- Hiruki baten angeluen batura beti 180º da.
- Guztia zati bakoitza baino handiagoa da.
- "0" ezin da zatitu.
- Axiomen multzoek sistema axiomatikoak sortzen dituzte eta nahitaez erabiltzeko prozedura arautuak.
Adibidez: Ekuazioa ebazteko prozedura: 7 + x = 10; x = 3.
- Teoremak: Matematikak erabiltzen ditu. Axiometatik dedukzioz sortutako beste egiak dira.
Adibidez: Pitagorasen Teorema.
Natura-zientzien Metodoa
- Metodo HIPOTETIKO-DEDUKTIBOA (edo esperimentala) erabiltzen dute, eta bertan DEDUKZIOA eta INDUKZIOA biltzen dira.
- Zer da INDUKZIOA? Ezagututako kasu partikularretatik ondorio orokorra sortzeari deritzo.
Adibidez: Gure ikasleek azken egunetan ikasten dutenez, ikasle orok ere azken egunetan ikasiko du.
Metodo Hipotetiko-Deduktiboaren Urratsak:
BEHAKETA: Gertaera baten behaketa egin.
Adibidez: Urano mantsotu egiten zen orbitan, leku jakin batean; atzera zihoala zirudien.
HIPOTESIA irudikatu: Behatutako gertaera adierazteko.
Adibidez: Agian planeta ezezagun baten grabitateak frenatuko zuen.
MATEMATIKOKI formulatu: Hipotesien ondorioak deduzitu kalkuluak eginez.
- Adibidez: Abiadura, denbora, kokapena, grabitatearen eragina… Masa posiblea deduzitu.
ESPERIMENTUA aplikatu: Demostrazioa egin hipotesia egiaztatzeko edo faltsutzat hartzeko.
- Adibidez: Teleskopio indartsu batekin planeta berria aurkitu zuten: Neptuno.
Egiaztatutako hipotesia lege bihur daiteke. Zer da Lege zientifikoa? Baieztapen unibertsala da.
Adibidez: Grabitatearen Legea, Inerziaren Legea, Termodinamikaren Legeak.
Zientzia batean legeek teoria bat sor dezakete, lege horiei lotura eta batasuna emanez.
Adibidez: Erlatibitatearen Teoriak biltzen ditu azelerazioa, inertzia, grabitazioa, argiaren abiadura.
Gizarte-zientzien Metodoa
- Gizarte-zientziek gizartea eta gizakia dituzte aztergai.
- Gertaerak eta aztergaiak natura-zientzietan baino askoz konplexuagoak dira.
- Gizarte-zientzietako ikertzailea ez da neutroa. Bere sinesmenak, asmoak, usteak, ideologia… ditu.
- Metodo INDUKTIBOA erabiltzen dute bi eratan:
- Kuantitatiboak: testak, estatistika, inkestak…
- Kualitatiboak: elkarrizketak, eztabaida-taldeak…
Jakintza Filosofikoa
Erlijioa, Filosofia eta Zientziaren Bereizketa
- Mito-erlijioa:
- Filosofia: Grezian sortu zen, Mileto hirian, K.a. VI. mendean (Kristo aurreko 6. mendea).
- Zientzia: Zientzia modernoa Galileok hasten du XVI. mendean.
Jakintza Filosofikoaren Gai Nagusiak
Filosofiaren Bi Gai Nagusiak
Filosofia jakinminean datza:
- Filo: "Gustuko joera" esan nahi du.
- Sofia: "Jakintza", jakituria.
Filosofiak gai asko jorratu ditu, baina luzaroan bi izan dira nagusi:
- Zer da ERREALITATEA eta nola jakin zer den EGIA, BENETAKOA? (Gauzak ikusten ditudan bezalakoak al dira? / Ba al dago egiarik? / Ezagutu al daiteke?)
- Bizitzan zertan datza ZORIONTASUNA? (Zer egin zoriontsu izateko? / Zer egin bizitza sendo bat izateko? / Onbidea zer da? / Zer da ongia?)
Filosofiak Erabilitako Jarrera eta Metodo Historiko Batzuk
Metodo Klasikoa: Grezian sortu (K.a. VI. mendea) eta Erdi Aroan iraun. (Aristoteles, San Tomas)
Bi ezagutza-iturri ditugu: zentzumenak (ezagutza enpirikoa) eta adimena (ezagutza arrazionala).
- Zentzumenek itxurazko ezagutza ematen digute; horiekin ezin dugu benekotasuna jakin.
- Adimenak, aldiz, benetako ezagutza ematen digu kontzeptu eta sailkapenen bidez.
Metodo Enpirista: Britainia Handian, XVII-XVIII. mendeetan. (Hume, Berkeley…)
- Ezagutza norberaren esperientzian datza; horregatik, benetan, pertsonala da.
- Gure esperientzietatik, zentzumenek jasotakoarekin, adimenak ideiak sortzen ditu.
- Adibidez: Jainkoa pentsatu daiteke, baina ez ezagutu, ez baitago zentzumenekin jasotako Jainkoaren esperientziarik.
- Ezagutza mugatua da: norberak esperientzian jasotzen duena da, besterik ez.
Hizkuntza Azterketaren Metodoa: Ingalaterran, XX. mendean. (Russell, Wittgenstein)
- Filosofian historikoki dena nahasia eta iluna izan dela, hitzak ondo zehaztu gabe gaizki erabili direlako.
- Horregatik, filosofiaren zeregina hizkuntza aztertu eta argitzea da, azterketa semantikoa (esanahi zehatzak) eta pragmatikoa (erabilera) eginez, benetako esanahiak lortu ahal izateko.
Metodo Arrazionalista: Frantzia, Herbehereak, Alemania, XVII-XVIII. mendeetan. (Descartes, Leibniz…)
- Zentzumenek erakusten diguten errealitatea itxurazkoa da, eta ezagutza hori ez da benetakoa.
- Ezagutzak ez du esperientziarik behar: arrazoimena nahikoa da, jaiotzatik ideia innatoak ditugulako.
- Adibidez: Nola pentsatu dezaket perfekzioaz edo Jainkoaz, zerbait perfektua edo Jainkoa ezagutu ez badut?
Metodo Hermeneutikoa: Polonian, Alemanian, XIX. mendean. (Schleiermacher, Dilthey)
- Hermeneutika Hermes jainko greziar hitzetik dator: "gordeta dagoena argitu" esan nahi du.
- Erlijiozko, historiako, filosofiako… testuen esanahi gordeak interpretatzeko tresna izan da.
- Baina ikertzaileak bere usteak eta ideia pertsonalak zaindu behar ditu testuen esanahiak modu objektiboan interpretatzeko.
Ezagutzeko Dauden Bi Jarrera Nagusiak
Errealitatea benetan ezagutu al daiteke? Historian bi jarrera ezberdin izan dira:
Errealismoa | Idealismoa |
---|---|
Mundua badago benetan. | Ez dago mundua badenik. |
Gauzak zuzenean ezagutzen dira. | Gauzen ideiak ezagutzen ditugu. |
Ezagutzarako jarrera naturala dugu. | Ezagutzarako jarrera fikziozkoa dugu. |
Subjektuaren jarrera harkorra da. | Subjektuaren jarrera eraikitzailea da. |
Horregatik, objektuak du lehentasuna. | Horregatik, subjektuak du lehentasuna. |
Jakintza Filosofikoaren Sailkapena
Bi eremu bereiz daitezke:
- Filosofia teorikoa: Errealitatea esaten dugun hori du aztergai.
- Filosofia praktikoa: Giza-bizitza du aztergai.
Filosofia Teorikoa
- Logika: Pentsamenduaren arauak aztertzen ditu.
- Metafisika: Errealitatearen egitura aztertzen du.
- Ontologia: Izatea (el ser) aztertzen du.
- Epistemologia: Ezagutza eta nola ezagutu ikertzen du.
- Teodizea: Jainkoa du aztergai.
- Antropologia filosofikoa: Giza-kulturak eta izaerak ditu aztergai.
- Naturaren filosofia: Mundu fisikoari buruzko hausnarketa.
- Zientzia eta teknikaren filosofia: Nora daramakigute biak?
Filosofia Praktikoa
- Filosofia morala eta etika: Nola bizi? Zer komeni da bizitzan?
- Estetika, artearen filosofia: Zertan datza artea eta edertasuna?
- Ekonomiaren filosofia: Ekonomiaren balio moralak ditu aztergai.
- Zuzenbidearen filosofia: Zuzenbidearen alde filosofikoak ditu aztergai.
- Filosofia politikoa: Boterea eta legitimitatea aztertzen ditu.
- Erlijioaren filosofia: Gizakion joera erlijiosoa aztertzen du.