Jakintza motak eta ezagutzaren prozesuak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB

Jakintza motak

Jakintza arrunta edo ohikoa

Eguneroko bizitzan oinarritzen da. Adibidez, metalak lantzen dituen artisau batek badaki burdina beruna baino gogorragoa dela; jakinduria bat du, zalantzarik gabe, nahiz eta ez jakin zergatik diren gauzak horrela. Jakintza mota horrek ez du sistematikoa izan nahi eta aurreiritziz josita egon ohi da.

Jakintza zientifikoa

Ezagutza sistematikoki antolatu eta gertaeren zergatiak azaldu nahi ditu. Sistematikoa, zehatza eta kritikoa izateak, ordea, ez du jakintza filosofikotik bereizten.

Jakintza teknikoa

Zenbait jarduera nola egin jakitean datza. Zientziak bezala, mundua kontrolatu eta mendean hartzea du helburu. Askotan, jakintza zientifikoaren aplikaziotzat jotzen da, baina gaur egun, elkarri eragiten diote jakintza teknikoak eta zientifikoak.

Jakintza filosofikoa

Filosofatzea pentsatzea da, baina ez edozein moduz pentsatzea, zorroztasunez eta ikuspegi kritikoz argudiatzeko erabiltzen da arrazoimena, bai eta errealitatearen eta arrazoimenaren beraren oinarrizko egitura ulertzeko ere.

Jakintza artistikoa

Kontatzearekin dago lotuta, azaltzearekin baino gehiago. Literaturak, zinemak, poesiak... bizitzako esperientzia kontatzen dute, bakoitzak bere erara.

Erlijio-jakintza

Sakratua edo jainkozkoa denari buruzko jakintza da. Jakintza horren adibide dira erlijio-sinesmenak eta agerkunde mistikoak. Fedearen barne-bizipenak dira biak, bizi izan dituztenek adierazita, eta erlijio-esperientzia deritze.

Ezagutzaren prozesuak eta metodoak

Axiomaren elementuak

  • Axiomak: Sistemen funtsezko printzipio frogaezinak dira.
  • Antolaketa eta eraldaketa-arauak: Sistemak osatzeko balio duten enuntziatu berriak sortzen dira.
  • Teoremak: Axiometatik edo dedukzio bidez lortutako enuntziatuei esaten zaie.

Dedukzioa

Arrazoiketa-prozesuak premisa izeneko proposizio batetik edo batzuetatik beste bat deduzitzen du, eta azken hori premisa horren ondorio logikoa edo konklusioa da.

Indukzioa

Esperientziaz ezagututako kasu partikularretatik abiatuta ateratzen da ondorio orokorra.

  • Indukzio osoa: Aztergai den eremuko kasu guzti-guztiak ezagutzen eta hartzen dira kontuan.
  • Indukzio ez-osoa: Ez du bere osotasunean hartzen eremu jakin bat.

Zientzia formalak eta enpirikoak

Zientzia formalak (logika, matematika): Arrazoimena erabiltzen da arazoei aurre egiteko. Hau da, arrazoituz lortzen dituzte gauzak. Horrez gain, dedukzioa erabiltzen da zientzia formaletan.

Zientzia enpirikoak: Kontrakoa da. Esperientzietan oinarritzen da batez ere; zientzia formaletan ez bezala, indukzioa erabiltzen da.

Tradizio enpiriko-analitikoa eta hermeneutikoa

Tradizio enpiriko-analitikoa: Dio zientzia mota guztietarako metodo hipotetiko-deduktiboa erabili behar dela. Hau da, arrazoimenez azaltzea, bai natura-zientzietan bai gizarte-zientzietan.

Tradizio hermeneutikoa: Ez du hori esaten. Fenomenoaren barruan "sartu" behar garela dio. Hau da, bestearen lekuan jarri ulertzeko eta zentzua bilatzeko.

Entradas relacionadas: