Jakintza Motak: Filosofia, Zientzia eta Literatura

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,8 KB

1. GAIA: Jakintza eta haren iturriak

1.1 Zer da jakitea?

"Jakin" hitzari latinez sapere esaten zaio, eta bai "jakin", bai "dastatu" esan nahi du. Hori horrela, jakitea gauzak aho-gozatzea, dastatzea eta haien osagaiak bereiztea da.

1.2 Jakintza-iturriak

Eragiketa horiei esker, errealitatearen eremu batez jabetzen gara, haren kontzientzia hartzen dugu, sistematizatu egiten dugu eta beste pertsona batzuen aurrean azaltzen dugu.

2.1 Jakintza mitikoa

Mitoak izan ziren gure kulturan sortu ziren errealitatearen lehen azalpenak; narrazio miragarriak ziren, eta pertsonaia jainkozkoak edo heroikoak izaten ziren protagonistak. Poetek egin zituzten mitoak, eta bi ezaugarri zituzten:

2.2 Literatura-jakintza

"Literatura" hitza latinezko littera hitzetik dator. Literatura, ahozkoa nahiz idatzia, adierazpide duen artea da. Aristoteles oinarri hartuta, ezaugarri hauek ditugu:

  • Mimesia: Errealitatearen imitazio bat da.
  • Egiantza: Ez du gertatzen dena kontatzen, gerta daitekeena baizik.
  • Katarsia: Egileak hartzailea "garbitu" behar du, emozio ezkor eta mingarriez libratuz.

Literatura, beraz, hizkuntza idatziaren bidez alegiazko egoerak edo errealitatearen arloren bat sortzen edo birsortzen dituen artea da.

2.3 Erlijio-jakintza

Erlijio guztiak saiatzen dira bizitzaren zentzuarekin zerikusia duten galderei erantzuten: nola, noiz eta zertarako sortu zen bizitza, eta zer gertatuko zaigun hil ondoren. Galdera horiei erantzuteko, ez dira liburu sakratuetan errebelatutakoari mugatzen; tradizioak eta sinestunen fedeak utzitako jakintzan ere oinarritzen dira.

2.4 Beste jakintza batzuk

Jakintza zientifikoaz aurrerago arituko gara. Oraingoz, zientziak zorrotz eta sistematikoak direla esango dugu: metodo bat dute, gauzak egiteko modu jakin bat, eta metodo horri jarraituz objektuak ikertzeko hipotesiak eta legeak formulatzen dituzte; hipotesi horiek, gero, enpirikoki baieztatu edo gezurtatzen dira.

3.2 Filosofiaren helburuak eta objektuak

  • Errealitatearen egia ezagutzea: Begirada filosofikoak errealitate osoaren azalpena lortu nahi du, bai haren egitura, bai zentzua.
  • Bizitza zoriontsua bizitzea: Beharrezkoa da bai egoki ordenatzea lortu nahi ditugun ondasunak eta xedeak, bai horietara garamatzaten ekintzak burutzea.

4. Filosofia gaur, zertarako?

Filosofia jakintza kritiko eta zorrotza da, eta errealitatearen zein arrazoimenaren beraren egitura ezagutzea du helburu. Filosofia beharrezkoa da arrazoi hauengatik:

  • Errealitatearen alderdi banaz arduratzen diren jakintza positiboak integratu eta baloratu egin behar dira.
  • Jakintza arrunta aurreiritziz eta dogmatismoz josita dago, bai errealitatearekiko, bai gure buruekiko, bai gure gizartearekiko.
  • Jakintza positiboek ez dute natura eta gizarte-errealitateari buruzko haien aurreiritziak zalantzan jartzeko tresnarik.
  • Internet eta telefono mugikorra, hainbat unetan hainbeste laguntzen digutenak, errealitatetik urruntzen gaituzten tresnak ere badira.
  • Beharrezkoa da jarrera kritikoa hartzea, gure bizitzarentzat zentzuzko helburuak ba ote dauden eta zein diren zehazteko.

2. GAIA: Zientziaren bilakaera eta metodoak

1.2 Zientzia Errenazimentutik gaur arte

XVI. eta XVII. mendeko iraultza zientifikoak argi bereizi zituen filosofia eta zientzia. Izan ere, natura aztertzen duten zientzietako batzuk (fisika eta astronomia, adibidez) ikerketa-metodo enpiriko berriak erabiltzen hasi ziren. Bi elementu nagusi daude: esperimentazioa eta matematizazioa.

2.1 Zientzia formalen metodoa

  • Zuzentasuna: Kalkuluarekin frogagarriak diren teorema guztiak formalizatzea.
  • Osotasuna: Baliozko lege guztiak kalkulu formalaren bidez frogagarriak izatea.

2.2 Natura-zientzien metodoa

  • Protokolozko esakuneak: Gertaera komunikagarriak deskribatzen dituzte.
  • Legeak: Hipotesiak izaten hasten dira; esperientziak baieztatzen dituenean eta zientzia-komunitateak baliozkotzat onartzen dituenean, lege bihurtzen dira.
  • Teoriak: Esakune unibertsalak dira; zientzia bateko lege guztiak deduzitzen dira horietatik, eta horiei esker lege berriak ere formulatzen dira.

2.3 Gizarte-zientzien metodoa

  • Kuantitatiboak: Estatistika-emaitzak lortzeko galde-sortak, laginak, testak, eskalak...
  • Kualitatiboak: Elkarrizketak, eztabaida-taldeak, bizipenak eta beste.

Entradas relacionadas: