Japoniaren Industrializazioa eta Lehen Globalizazioa
Clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,28 KB
Japonia: Industrializazioaren Neurriak
Japoniak industrializazioa aurrera eramateko hartutako neurri nagusiak:
- Merkataritza askearen hitzarmena (1860)
- Feudalismoaren abolizioa (1869)
- Joputzaren abolizioa (1875-1882)
Neurri hauen ondorioak
- Nazioaren irekiera
- Modernizazioa eta industrializazioa
- Estatua protagonista nagusia izan zen, Alemaniak baino eragin handiagoa izanik. Horregatik, ez zen klase industrialik garatu.
- Japoniar kapitalismoaren izaera militarra zen.
- Jopuen askapena gertatu zenez, langileen kopurua handitu zen.
Estatuaren rola industrializazioan
Estatuak funtsezko lana egin zuen:
- Azpiegitura: Hezkuntza-sistema, eskola teknikoak eta ikerkuntzarako laborategiak.
- Laguntza teknikoaren garrantzia.
- Enpresa publikoen sorrera, politika protekzionista bultzatuz.
Finantza-iturriak
Industrializazioaren finantza-iturri nagusiak:
- Esportazioak (dibisak)
- Maileguak (BHtik lortutakoak)
- Zor publikoa: Bankuek merkatuan kokatutakoa.
Industrializazioa eta kontzentrazioa
Helburua inbertsio pribatua erakartzea zen, industrializazioa bultzatzeko. Horretarako, Estatu-enpresen salmenta gertatu zen.
Salmenta-baldintzak
- Enpresen prezioak beheratu.
- Desgrabazio fiskala erosleentzat.
- Moneta-debaluazioa.
- Dumping-a.
Erosle nagusiak
Erosleak finantza-klanak izan ziren: nekazari eta merkatari aberatsak, bankuak, etab.
Zaibatsuak: Enpresa-antolaketa berria
Ondorioz, enpresa-antolaketa berria sortu zen: Zaibatsuak edo Kontzentrazioak:
- Zaibatsu orokorrak: Finantza-, merkataritza- eta industria-enpresak.
- Zaibatsu finantzarioak: Banku-, aseguru- eta garraio-enpresak.
- Zaibatsu industrialak: Industria-sektoreko enpresak.
Globalizazioa eta Inperialismoa (1870-1913)
Nazioarteko merkataritza eta Lehen Globalizazioa
Nazioarteko ekonomian eta merkatuen integrazio hazkorra gertatu zen 1870 eta 1913 urteen artean. Hau Lehen Globalizazioa izan zen. Garai honetan, aldaketak gertatu ziren Merkataritza Politikan (librekambismoa), kapital-fluxuen hazkundea eta nazioarteko moneta-sisteman (urre-patroia) aldaketak eman ziren, eta garraio eta komunikazioen garapena (lurrun-makina eta telegrafoa) gertatu zen. Gainera, ondasun, zerbitzu, kapital, lan-merkatu eta informazioaren trukaketa masiboa eman zen.
Ondasunen fluxuak
Hazkunde ekonomikoa garatu zen. Lurralde industrializatuek lurralde atzeratuetan espezializazio ekonomikoa bultzatu zuten, nekazaritza-produktuetan eta lehengaietan zentratuz. Ondorioz, ondasunen munduko merkatuak integratu ziren eta prezioen diferentzia gutxitu egin zen. Gainera, merkatua trustentzat zabaldu zen.
Kapital-fluxuak
Kapitalaren esportazioak ondasunena baino handiagoa bihurtu zen. Merkatua gero eta zabalagoa zen, eta inbertitzeko aukera gehiago zegoen. Telegrafoak eta kableek bultzada handia izan zuten. Informazioa oso erraz pasa zitekeen herrialde batetik bestera; esaterako, New Yorketik Londresera 1860an 10 egun behar ziren, eta 1870ean, berriz, egun bakarra, kablearen zabalkuntzari esker. Horrela, aktibo berdinen prezioen diferentziala %63an jaitsi zen, globalizazioaren bigarren ondorioa izanik. Kapitalaren munduko merkatuen integrazioaren ondorioz, interes-tasak murriztu egin ziren.
Eskulanaren nazioarteko fluxuak
- Emigraziorako mugak ezabatu ziren eta garraio-prezioen erorketa gertatu zen.
- Arrazoiak: Errentaren aldea jatorrizko eta migrazio-lurraldeen artean, eskulanaren eskariaren hazkundea, populazioaren hazkundea Europan eta populazioa gaztea izatea.
- Asiako langile ez-trebatuen mugimenduak: gutxi populatutako lekuetatik kolonizatu berri diren lurraldeetara.
- Orokorrean: Mugimendu garrantzitsuena Europatik gertatu zen, gizon gazteak, prestaketa gutxikoak eta helmuga lurralde handiak eta Europak kolonizatutakoak izanik.
Inperialismoa eta kolonialismoa
Kolonial-inperialismoa 1875-1913 bitartean eman zen, munduaren banaketa potentzia handien artean gertatuz.