Jarduera Fisikoa: Sedentarismoaren Kalteak eta Onurak
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,7 KB
Sedentarismoaren ondorioak
Jarduera fisikoa ez egitearen ondorioak edo bizitza sedentarioaren kalteak, ordea, oso nabarmenak dira:
- Gehiegizko pisua eta obesitatea: neurri berean, jarduera eza eta elikadura desegokiarekin zuzenean erlazionatuta.
- Immunitate-sistema: jarduera fisikoa egiten ez dutenek erraztasun handiagoa dute arnas infekzioak jasateko.
- Minbizia: jarduera fisikorik ez egitea koloneko minbiziarekin erlazionatuta dago.
- Hipertentsioa: jarduera ezak zainak eta arteriak gogortzen ditu, tentsio hori igoaraziz.
- Odoleko kolesterola eta azukrearen oreka: jarduera fisikoarekin, kolesterolaren maila gutxitzen da eta azukrea orekatuago edukitzeko aukera ematen digu, diabetesa izateko arriskua txikituz.
- Miokardio infartua: bihotzaren arteriak estutzen (koronarioak) direnean edo odolbildu baten ondorioz, odola ondo iristen ez denean gertatzen da.
Ariketa fisiko erregularraren inguruko ikerketa zientifikoak
Ariketa fisiko erregularraren inguruan egindako ikerketa zientifikoek honako hauek frogatu dituzte:
- Norberaren gaitasun kardiorrespiratorioa hobetzen du eta triglizeridoen jaitsiera nabarmena izaten da.
- Hipertentsioaren murrizketa eragiten du.
- Bihotzekoak zein iktusak txikiagotzen laguntzen du.
- Gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzen laguntzen du.
- Antioxidanteen sortzea sustatzen du (giharretan, gibelean, etab.).
Organismoan gertatzen diren egokitzapen sakonak
Erregulartasunez eta maiztasunez jarduera fisikoari eusteak zenbait egokitzapen fisiologiko dakar; organismoa egokitzen da, aldaketa anatomikoak eta fisiologikoak sortuz eta ahalmen funtzionalak hobetuz hiru sistema hauetan:
Sistema kardiobaskularra
Kapilarizazioari dagokionez, kapilar dentsitatearen handitzeak odola ehunetara erraztasun handiagoarekin iristea bermatzen du, gihar uzkurdurek beharrezkoak diren elikagaiak eta oxigenoa emanez.
Arnas sistema
Biriken eraginkortasuna areagotzen da, ariketarako arnas gaitasuna hobetuz. Honetaz gain, azalera albeolarra handituko da. Arnas sisteman ematen diren egokitzapenei esker, arnas maiztasuna gutxitzen da.
Sistema metabolikoa
Odolak garraiatzen duen globulu gorri eta hemoglobina kopurua nabarmen handitzen da, oxigeno gehiago eramanez. Mitokondrioen kopurua eta tamaina handitzen da. Gantzen oxidazioaren gehitzeak hauen erabilpena dakar erregai bezala, eta horren ondorioz gorputz gantzaren portzentajea gutxitu daiteke pisuarekin batera epe luzean. Jarduera fisikoak metabolismoa bizkortzen du, gastu energetikoa handituz.