Jazza eta Bluesa: Historia, Ezaugarriak eta Musikariak
Clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB
Jazza
Jazza: Definizioa eta Jatorria
- Zeintzuk izan ziren Jazzaren musika-aurrekari zaharrak?
Work songs eta negro spirituals izan ziren.
- Zer dira work songs-ak?
Laneko abestiak dira, kantu errazak. Afroamerikarrek abesti horiek kantatzen zituzten lan gogorra arintzeko asmoz.
- Zer dira negro spirituals edo izpiritual beltzak?
Melodia eta himno erlijiosoak dira, zuriei ikasiak. Beltzek erritmo afrikarrez hornitu zituzten.
- Non hartu zuen indarrik handiena jazzak?
New Orleansen hartu zuen indarrik handiena jazzak. Mississippi ibaiaren ahoa eta merkataritzako portu handia zeuden, eta bertako biztanlerik gehienak beltzak ziren.
- Jazz hitza zein urtetan agertu zen? Noiz egin zen ezagun?
Jazz hitza 1910ean agertu zen eta ezagun 1917an egin zen.
- Non grabatu ziren jazzaren diskorik ospetsuenak?
Chicagon grabatu ziren jazzaren diskorik ospetsuenak.
- Aipatu jazz-jole ospetsuen izenak.
Ella Fitzgerald, Dizzy Gillespie, Louis Armstrong, King Oliver...
- Zeintzuk instrumentu erabiltzen dira jazz-ean?
Saxofoia, tronpeta, pianoa, tronboia, kontrabaxua...
- Zeintzuk dira inguru honetako jazzaldi ezagunenak?
Donostiako Jazzaldia, Gasteizko Jazzaldia eta Getxoko Jazzaldia.
Bluesa
Bluesaren Jatorria eta Bilakaera
- Noiz sortu zen bluesa?
XIX. eta XX. mendeen artean, Virginiako hondartzetara lehorreratzen ziren Afrikatik zetozen itsasontziak, esklabuz beteta. Pertsona horien musika erlijioso eta tradizionala garatu, eta blues musika jaio zen.
- Noiz eraman zituzten Afrikako arraza beltzeko pertsonak Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldera?
XVII. eta XVIII. mendeetan eraman zituzten.
- Zer lan egiteko?
Kotoi eta tabako soroetan lan egiteko.
- Zer esan nahi du "blues" hitzak?
Malenkonia esan nahi du ingelesez.
- Zein gaitasun handi zuten? Nolako kantak sortu zituzten?
Inprobisatzeko gaitasun handia zuten. Work songs izenaz ezagunak diren kantak sortu zituzten.
- Non sortu zen bluesa?
Ezin daiteke esan bluesa hiri edo estatu zehatz batean sortu zenik. Esklaboak zeuden estatuetan entzun ziren lehenengo doinuak. Garai hartan egin zituzten lehen grabazioak, eta horregatik askok uste dute Mississippi ibaiaren inguruko lurraldeetan sortu zela bluesa.
- Zeintzuk instrumentu erabiltzen zituzten?
Hasieran eurek egindako banjo zaharrak erabiltzen zituzten. Gerora, biolina jotzen hasi ziren, eta azkenik gitarra.
- Noiz zabaldu ziren blues doinuak AEB-tan?
XX. mende hasieran, Detroit eta Chicago industriaguneetara lan bila joan zirenean.
- Zein musikari ezagunek egin zuen ezaguna mundu zabalean?
Adibidez: Eric Clapton.
- Zeintzuk dira blueseko musikari famatuak?
Eric Clapton, B.B. King, Gary Moore, Johnny Winter, Rory Gallagher...