Jesusen Bidea: Harremana, Bizimodua eta Topaketa
Clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB
Jesusi Jarraitzea eta Harekin Harremana Izatea
- Egiazkoa da, baina ez fisikoa. Barru-barruan suma daiteke, eta eguneroko bizitzan bizi.
- Hartu-emanean oinarritzen da: Jesusek eman egiten digu, eta guk ere eman egiten diogu berari.
- Harreman horren sorburua elkar ezagutzea eta ohiko tratua da.
- Eragina du pertsonengan eta barrutik aldatzen du.
Jesusen Jarraitzailearen Bizimodu Bat
- Nork bere burua Kristok hautatutako eta maitatutako adiskidetzat hartzea.
- Kristorekin bat eginik bizitzea, bere hitzez eta maitasunez fidatuz, eta harekin gero eta gehiago bat egitea.
- Bizitzeko, maitatzeko eta guztiz zoriontsu izateko indarra Kristorengan aurkitzea.
- Besteak maitatzea eta zerbitzatzea, bereziki behartsuenak.
- Bizitza, bere alderdi positibo nahiz negatibo guztiekin, zentzuz eta osotasunean bizitzeko poza eta zoriontasuna sumatzea.
- Jesusen jarraitzaileen elkarteko kide, Elizako kide, sentitzea.
Nola Gerta daiteke Jesusekiko Topaketa?
- Itun Berria irakurtzea, ebanjelioak batez ere: Liburu hauek irakurrita Jesusi buruzko informazioa jasoko duzu. Jesusi buruz ezer ez dakienak ez du harekiko interesik ere izango.
- Kristau elkarte batean sartzea: Jesusen jarraitzaileek sortutako elkarteak dira elizak. Pertsona askok kristau-elkarteen bidez aurkitu izan dute Jesusen eta haren presentziaren indarra.
- Kristau askoren testigantza pertsonala: Badira bizitza pozez, oparotasunez eta zentzuz bizitzen duten pertsonak. Pertsona horiek argi erakusten dute Jesusenganako fedea.
- Norberaren barruan eta otoitzean: Pertsona barrutik hunkitzen hasten denean, orduan hasten da Jesusekiko topaketa. Barruko mugimendu horiek otoitz-unetan bizitzen dira.
Hiztegia
- Grazia: Jainkoaren maitasuna, pertsonei elkar maitatzeko eta Jesusen antzeko izateko argia eta indarra ematen diena.
- Dohatsua: Zoriontsua edo zorionekoa. Aita Santuak kristau-bizitzaren eredutzat hartzen duen pertsona eta, haren arabera, gurtza merezi duena.
- Santua: Jainkoaren izatea eta Jesusen izatea identifikatzen duen hitza da. Jesusen jarraitzaileak pixkanaka santu bihurtzen dira.
Elizaren Lehen Hiru Aginduak
- Maitatu Jainkoa beste ezeren gainetik.
- Ez duzu Jainkoaren izena alferrik erabiliko.
- Jaiegunetan jai egingo duzu.