Joan Antonio Mogel: "Peru Abarka" obraren azterketa
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,24 KB
Peru Abarka obra 1802an idatzi zuen Joan Antonio Mogel idazleak, baina 1881ean argitaratu zen. Bizkaieraz idatzita dago.
Ez da erraz sailkatzeko lana. Euskal eleberrien aitzindaria dela idatzi izan da, baina ezin da esan eleberrien ohiko arauak betetzen dituenik. Alde batetik, obrak ez du tramarik; ondorioz, pertsonaiek ez dute hasiera, garapena eta amaiera duen istorio bat osatzen. Bestetik, leku- eta denbora-aipu minimoek ere ez dute adierazkortasun narratiborik. Elkarrizketa bizi-bizien inguruan eraturiko kontaketa-jarduera dela esanez defini daiteke, agian, zabal bada ere.
Obraren kanpo-egitura
- Sarrera bat gaztelaniaz.
- Sei elkarrizketa. Horietan garatzen da obraren mamia.
- Zazpigarren elkarrizketa. Bi apaizen arteko solasa jasotzen da. Ez du obraren mamiarekin loturarik.
Obraren muina
Maisu Juan kaletar ezjakina da eta Peru Abarka, berriz, baserriko eskolan hezitako gizona; pertsonaia bakoitzak islatzen dituen bi munduen arteko jokoan datza obraren gakoa.
Joko horretako elementuak:
- Obrako bi pertsonaien nortasuna.
- Bi pertsonaien izaeraren ikerketa.
- Elkarrizketaren bidez denbora eta leku zehaztapenak egiteko trebetasuna.
- Ohituraren azterketa.
- Pertsonaia bakoitzaren araberako hizketa-mailaren jokoa.
- Euskarari buruzko oharrak.
- Mundu-ikuskera osoa: baserri-bizitzaren idealizazio nabarmena barne.
Maisu Juan Peruren ikaslea da, eta bi protagonisten arteko oreka Maisu Juanen alde lerratzen da, irakurleak hurbilago sentitzen duelako.
Kritikak
- Kultura-maila ertainetik gorako hartzaileentzat egina dago.
- Euskal mundu jatorraren irudia ematen du.
- Elkarrizketek nobelari bizitasuna ematen diote, oso ongi erabiliak baitaude.
- Elkarrizketetan ekintza eta denboraren adierazpenak ematen dira, nahiz eta gutxi egon.
- Hainbat informazio ematen dute elkarrizketek.
- Obraren balio etnografikoa.
- Ohituren berri ematen digute; horregatik esaten da Peru Abarka oso lan originala dela.
- Lehenengo lana izan zen, elkarrizketetan oinarrituta dagoena.
Eragina
Bizkaitar idazleen artean eragina izan du eta aitzindari bezala kontsideratu zen.