Joaquín Costa: Oligarkia eta Kakikismoaren Kritika

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,49 KB

Sarrera: Joaquín Costaren "Oligarquía y Caciquismo"

Aurrean dugun testua Joaquín Costaren Oligarquía y Caciquismo lanaren pasarte bat da. Testuaren izaera historiko-politikoa du, saiakera bat baita. Testu publikoa da, irakurle guztiei zuzendua dagoelako. Lehen mailako informazio iturria da, beraz, testu historikoa. Egilea Joaquín Costa da. Monzónen (Huesca) jaio zen 1846ko irailaren 14an eta Grausen hil zen 1911ko otsailaren 8an. Idazle, politikari, legegizon, ekonomialari eta historialari espainiarra izan zen, Erregenerazionismoa izeneko XIX. mendeko mugimendu intelektualaren buru zelarik. Lan hau 1901ean idatzi zuen Madrilen, Maria Kristinaren erregeordetzaren azken urtean.

Kontzeptu nagusiak

Testua ulergarriagoa egiteko, hitz hauek azalduko ditugu:

  • Jauntxoak (5. lerroa): Eremu geografiko, ekonomiko edo sozial jakin batean errotuta zeuden, gizarte itxi hartan nagusitzen zirenak. Indarkeria erabiltzen zuten eta botoak manipulatzen zituzten, aurretik adostutakoaren arabera.
  • Gobernadore Zibila (6. lerroa): Gobernazio ministroaren agindupean zegoen, alkateei eta jauntxoei aginduak bidali eta kontrolatzen zizkiena. Probintzietako agintari nagusiak ziren.
  • Alderdi bitasuna (10. lerroa): Kontserbadoreak (Cánovasen esku) eta liberal fusionistak (Sagastaren esku).

Testuaren analisia eta galderak

  • Zein da egileak adierazi nahi digun mezua? Gobernu sistema ustela eta gaizki antolatuta dagoela salatzea.
  • Zenbat zati ditu testuak? Testuak lau zati ditu:
    • Lehenengoan (1-2. lerroak), gaiaren aurkezpena eta gobernu motaren deskribapen kritikoa egiten da.
    • Bigarren zatian (3-8. lerroak), gobernu motaren osagaiak agertzen dira: oligarkiak, jauntxoak eta gobernadore zibila.
    • Hirugarren zatian (9-13. lerroak) gobernatzaileei kritika egiten die.
    • Laugarren zatian (14-18. lerroak) hauteskunde sistema kritikatzen du, sistema faltsifikatua dela adieraziz, klase kontserbadoreen errua dela azpimarratuz, masak manipulatzen dituztelako.
  • Zergatik erabiltzen da “trikimailu” hitza 8. lerroan? Dena gezurra eta manipulazioa delako, sistema politikoaren faltsukeria azpimarratzeko.
  • Zein alderdi politiko agertzen dira 10. lerroan? Ze ezaugarri dituzte? Zergatik konparatzen ditu atzerritarrekin? Kontserbadoreak (Cánovasen buru) eta liberal fusionistak (Sagastaren buru). Hauek biak alderdi dinastikoak dira. Atzerritarrekin konparatzen ditu, ez direlako herritarren benetako ordezkariak.
  • Ze iritzi dauka egileak hauteskunde sistemari buruz? Hauteskundeak ustelak direla salatzen du, eta erru guztia kontserbadoreei eta gobernatzaileei egozten die, ez herritarrei.

Testuinguru historikoa eta iruzkina

Testuak kritikatzen duen gobernu sistema 1885ean jarri zen abian, Alfontso XII.aren erregetzarekin hasi eta gero, Maria Kristinaren erregeordetzarekin jarraitu zuen. Cánovas del Castilloren laguntzarekin, liberalismo moderatua berrezartzen da eta berak bultzatutako sistema politikoa abian da: alderdi bitasunean eta jauntxokerian oinarritutakoa. Cánovasek egonkortasun politikoa lortu nahi zuen Espainiako barne politikan, eta hurrengo mendearen hasiera arte erdietsi zuen.

Baina 1895ean Espainiak zituen kolonietan erradikalizazio independentista gertatu zen: Filipinak, Puerto Rico eta Kuba. José Martí iraultzaile kubatarrak Kubako Alderdi Iraultzailea sortu zuen independentziaren alde. Espainiako gobernuak berandu erreakzionatu zuen, eta Kubarako autonomia lege berriaren proposamena berandu iritsi zen, eta ondorioz gerra hasi zen. Gerra honetan estatubatuarren parte-hartzea elementu azpimarragarria izan zen; hasieran jarrera neutrala izan zuten, baina berehala matxinatuei laguntza eskaini zieten, haien interes ekonomikoentzat egokiagoa zelako Kuba independente izatea.

Cánovasek hasieran Martínez Campos jenerala bidali zuen, 1878an Zanjóngo bakea sinatzea lortu zuena. Hau diplomazia eta elkarrizketa erabiliz saiatu zen arazoa konpontzen, baina emaitza eskasa izan zen; ondoren, gobernuak Weyler jenerala bidali zuen. Honek mugimendu independentista zapaltzeko politika oso gogorra burutu zuen, eta nekazariak kontzentratzeko sistema gogorra ezartzeraino iritsi zen. 1897an, armadaren kontrolpean zegoen egoera, baina ospe-galtzeak bizkortu zuen Espainiako kolonismoaren aurkako mugimendua. 1898ko otsailean Maine korazatuaren leherketa aitzakia hartuta, gerra deklarazioa egin zuen AEBek. Cavite eta Manila (Filipinetan) eta Santiago (Kuban) porrotak izan eta gero, Parisko Bakea sinatu zen. Hitzarmen horretan, Espainiak galtzen zituen kolonia guztiak.

Politikariek (kontserbadoreek eta liberalek), baita errepublikanoek eta sozialistek ere, eta Joaquín Costa mailako intelektualek, Espainiako egoera berrikustea sustatu zuten. 98ko Hondamendiak honako hau eragin zuen: nazio-kontzientziaren krisialdia. 98ko Belaunaldia izenarekin ezagutzen den idazle taldeak erakutsi zuena: Unamuno, Baroja, Maeztu eta beste batzuen lan kritikoak izan ziren krisialdiaren adierazpenak. Erreforma eta modernizazio politikorako proposamenak egin ziren: erregenerazionismoa. Bi adar izan zituen: erreforma politikoa eta hezkuntzako erreforma. Azkenik, Iberiar Penintsulako nazionalismo periferikoek bultzada eta protagonismo handiagoa hartu zuten gertaera horien ostean. Azken batean, frogatuta gelditu zen Berrezarpenak Espainiaren modernizazio eta aurrerapen-arazoei aurre egiteko mugak zituela, eta “Benetako Espainia” eta “Legezko Espainia” kontzeptuen arteko ikuspegi desberdina sortu zela. Joaquín Costaren arabera, jauntxokeriarekin amaitzea funtsezkoa zen benetako demokrazia berreskuratzeko.

Ondorioak

Testuaren garrantzia handia da, ondo islatzen dituelako garai hartako Espainiak zituen arazoak: ustelkeria politikoa eta jauntxokeria. Horren aurrean, erregenerazionistek eta bereziki Costak proposatutakoa zehazten da: kakikismoaren formula suntsitzea benetako demokrazia berreskuratzeko.

Alfontso XIII.aren erregealdian ideia horiek kontrolatzea lortu zen eta leundu ondoren, bere egin zituzten kontserbadoreek (Maura eta Silvela), liberalek (Canalejas) eta Alfontso XIII.a erregeak ere bat egin zuen ikuspegi horrekin. Giro horretan, gobernuen jarduerek zenbait aspektutan erregenerazionistek proposaturikoari heldu zioten, eta adibidez, Gizarte Erreforma Institutua sortu zen (1903), XX. mendeko liberalismo berriaren ildoari jarraituz.

Entradas relacionadas: