Joaquin Costaren Oligarkia eta Kazikismoa: Azterketa eta Kritika

Enviado por L.Lopez y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,44 KB

Joaquin Costaren Oligarkia eta Kazikismoa

Joaquin Costak 1901ean idatzi zuen Oligarquía y caciquismo como la forma actual de gobierno de España: urgencia y modo de salvarla lan politikoa. Forma historikoa eta eduki politikoa ditu. Lehen mailako testua da, subjektiboa, jauntxokeria kritikatzen duelako. Espainiako herritar guztientzat egina dago, agintearen ustelekria salatzeko. Canovasek egin zuena kritikatzen du, bere ustez, bere erruz hasi zen jauntxokeria eta hauteskundeen manipulazioa bipartidismoa dela eta.

Berrezarkuntzaren Sistema Politikoa

Alfontso XII.a errege eta Canovas gobernaburu izanik, bi alderdi politiko txandakatuz joan ziren: liberalismo kontserbadorea eta liberal fusionista. 1876. urtean konstituzioa aldarrikatu zen, askatasuna eta berdintasuna bermatzen zituena. Horretarako, botere banaketa eta subiranotasun partekatua ezarri zuten. Konstituzioa zentralista zen, gobernuak alkateak aukeratzen zituen eta sistema politikoaren kontra joatea delitutzat hartzen zen.

Hauteskundeen Manipulazioa eta Jauntxokeria

Hauteskundeak manipulatzen ziren. Jauntxo bat herrialde bakoitzean zegoen eta hauteskundeak manipulatzen zituen enplegu on baten truke, diruaren truke, etab. Baina berrezarkuntza amaitu zen Canovas hil zutenean. 98ko hondamendia hasi zen eta garai hartako idazleak (Pio Baroja, Unamuno, Machado...) honi buruz hitz egiten zuten bere lanetan.

Alfontso XIII.aren Erregealdia eta Kazikismoaren Iraupena

Alfontso XIII.a tronuan jarri zuten 16 urterekin eta kazikismoa eta hauteskundeen manipulazioa desagertzen saiatu ziren, baina Primo de Riverak altxamendu militar bat egin zuen eta 7 urte horietan ez zen kazikismoa desagertu. Testu honek kazikismoa eta ustelkeria kritikatzen du eta herritarrei hausnarketa bat egitera bultzatzen die. Argi uzten ditu berrezarkuntzaren akatsak eta berrizteko beharra. 1890eko gizonen sufragio unibertsala fartsa bat izan zen.

Euskal Herriko Industria eta Gizarte Aldaketak

Espainiaren Atzerapena Europarekiko

Arrazoiak: energia baliabide eskasak, barne merkatuaren falta, ahultasun demografikoa, erosteko ahalmen txikia, bertako kapital eta teknologia falta.

Euskal Herriko Industria

Lehen industriak 1840 inguruan. Industriaren garapena bultzatu zuten faktoreak:

  • 1876: foruak kendu -> zentralismo politiko+ekonomikoa -> barne merkatuaren sorrera.
  • 1878: kontzertu ekonomikoak -> burgesiak bere negozioen probetxurako erabiliko ditu.
  • Protekzionismoa.
  • Aurrerapen teknologikoak.

Bizkaiko Industrializazioa

Industrializazio azkarra, kontzentrazio geografikoa+sektoriala ondorioz. Faktore positiboak: mearen kalitatea, lurrazalaren egotea, kostan egotea -> Bessemer bihurgailua. Burgesiak botere ekonomikoa lortzen du. Bankuak, aseguru etxeak, Eusko Trenbideak, Deustuko Unibertsitatea...

Gipuzkoako Industrializazioa

Beranduago (1900-20), motelago, sakabanatuago, dibertsifikatuago, burgesia txikiagoa, inmigrazioa txikiagoa, gizarte aldaketa txikiagoak.

Araba eta Nafarroako Industrializazioa

XX. mendearen erdialdean sortu.

Espainia mailan: Katalunia (ehungintza) + Bizkaia (siderurgia) gora egin.

Gizarte Aldaketak

  1. Demografia eztanda: Bilbo inguruko biztanleria gora.
  2. Hiritartze prozesua: Inmigrazioa hirietan zabaldu. Langile auzoak sortzen dira. Langileen baldintzak: ordu asko, soldata gutxi (bonotan), umeak lanean (eskola ez), osasun baldintzak negargarriak, higienerik ez, ur + argindarrik ez, elbarritasunak, gaixotasunak, istripuak, heriotzak, alkoholismoa... Ideia sozialistak + anarkistak zabaldu ziren eta langile mugimendua sortu zuten. Inmigrazioa =/ euskaldunak nazionalismoaren sorrera ekarri zuen.
  3. Gizarte talde berrien sorrera: goi burgesia, burgesia ertaina eta herri klaseak (ondorioz, proletargoa).

Euskal Nazionalismoa

Aurrebaldintzak

  • Askatasun nazionalaren aldeko borrokak Europan.
  • Industrializazioaren ondorioak: burgesia estatalista, proletargo sozialista, nekazari + burgesia txikia: euskalzalea, tradizionalista...
  • Foruen abolizioa -> deskontentua -> nekazaritza gizartera bueltatzeko gogoa.

Ideologia

Sabino Arana da euskal nazionalismoaren sortzailea. Bere ideologia:

  • "Jaungoikoa ta Lege Zarra".
  • Katolizismoa.
  • Nazionalismo defentsiboa: Espainiatik zetozen mehatxuen aurka gure nazioa dago: arraza, hizkuntza, ohiturak...
  • Antolamendu katedrala -> independentzia.
  • Inmigranteei gorrotoa.
  • Nazio guztiek dute independentzia eskubidea.

Bilakaera

Aranaren Garaia (1890-03)

Aranak artikuluak, diskurtsoak etab. egiten ditu. 1894: Euskaldun Batzokija sortu. 95: Euzko Alderdi Jeltzalea. Hauteskundeetan parte hartu ez, beste partidoekin aliantzarik ez. -> jende berriak sartzen dira alderdian (Ramon de la Sota, adibidez). -> aldaketak: hauteskundeak bai, aliantzak bai, diskurtsoak moderatu.

Arana hil ondoren (1903-30)

Alderdiak barne egitura sendotzen du, biltzeko leku berriak zabaldu, prentsa eta sinbologia propioa sortu. Afiliatu berriak, hauteskundeetan arrakasta... Baina alderdi barruan tentsioa dago. Bi korronte daude:

  1. Automobilistak: moderatuak.
  2. Independentista moderatuak.

1921ean bitan banatzen dira: Comunión Nacionalista Vasca (automob.) eta Aberritarrak (indepen.). Primo de Riveraren diktaduran (1923-30) komunionistek ezin izan zuten politikan parte hartu eta erbestera joan ziren. 30ean, diktadura amaitu zenean, bi taldeak elkartu egin ziren berriro: EAJ.

Langile Mugimendua Euskal Herrian

Langileek garatzen dituzten ideologiak, erakundeak eta ekintzak, gobernu eta enpresarien aurrean beren lan eta bizi baldintzak defendatzeko. Bi erakunde mota: alderdi politikoak + sindikatuak. Bi ideologia: anarkismoa + sozialismoa.

Langile Mugimenduaren Garapena

1890ean 25000 langile zeuden Bizkaian baldintza penagarrietan. -> anarkismoa: klandestinitatean denbora luzez. 1897: Canovas hil zuten, ondorioz, pertsekuzioa -> anarkismoa difuminatu CNT sortu arte. -> sozialismoa:

  • Facundo Perezagua (1890-1911). 1886an Bizkaiko Alderdi Sozialista sortu. Sindikalismoen buru. Borroka sindikalari lehentasuna.
  • Indalecio Prieto (1911 aurrera). Sindikatuen presioa gutxitu eta politikan parte hartu nahi.

Perezaguaren erradikalismoan eta Prietoren moderantismoak talka egin zuten.

Entradas relacionadas: