Johann Sebastian Bach: Bizitza eta Lanak

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB

Johann Sebastian Bach (1685eko martxoaren 21a - 1750eko uztailaren 28a) Aro barrokoko konpositore eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea. Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik ere. Hortaz, inspirazio iturri bihurtu da hainbat musikarirentzat, hasi Mozartetik Schoenbergera. Lanik garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira "Matthäuspassion", "Brandeburgoko kontzertuak", "Fugaren artea", "Ongi tenperatutako klabea" eta "Meza si menorrean", besteak beste.

Lehen urteak (1685-1703)

Eisenachen (Turingia, Alemania) jaio zen 1685eko martxoaren 21ean (Scarlattiren eta Händelen urte berean), zazpi belaunalditan 52 musikari garrantzitsu eman zituen familia batean. Bachen ama, berak 9 urte bakarrik zituela, hil zen. Urtebete geroago, bere aita Johann Ambrosius Bach (1645-1695) hil zen, hirian musikagilea zena, eta berarekin ikasi zuen musika. Bach gaztea bere anaia nagusiarekin, Johann Christoph Bach (1670-1722), bera baino 16 urte zaharragoa, joan zen bizitzera eta ikastera, garai horretan Ohrdruffeko organista zena. Berarengandik ikasi zuen organoa jotzen eta konposatzen. 1700ean, Lüneburgeko San Migel elizako koroan hasi zen lanean, koruko kide gisa.

Müllhausen (1703-1708)

1703an, hamazortzi urterekin, Johann Ernst Weimareko printzearen ganbera-orkestrako biolin-jotzaile aritzea lortu zuen eta, ondoren, Arnstadten organo-jotzaile lanpostua eskuratu zuen, instrumentuan zuen maisutasunagatik. Lau urte geroago Müllhausenera lekualdatu zen, eta bertan, bere lehengusina zen Maria Barbara Bachekin (1684-1720) ezkondu eta San Blas elizan organo-jotzaile aritu zen lanean.

Garai honetako lanak

  • Cantata BWV 131
  • Sonata BWV 964
  • Fuga BWV 572

Weimar (1708-1717)

Urtebete geroago soilik, 1708an, gorteko organista izendatu zuten eta 1714an orkestrako zuzendaria Wilhelm Ernst dukearen gortean, Weimarren.

Garai honetako lan batzuk

  • Klabezinerako kontzertuak BWV 972-987
  • 30 kantata inguru, baita hileta-elizkizuneko kantata ezaguna ere barne, Gottes Zeit ist die allerbeste Zeit (c. 1707); gainera, organo eta klabezinerako lanak konposatu zituen.

Köthen (1717-1723)

1717tik 1723ra Bach kaperako maisu eta ganbera-musika zuzendaria izan zen Leopold de Anhalt-Köthen printzearen gortean. 1720. urtean lehen emaztea hil zitzaion eta urtebete geroago berriro ezkondu zen, oraingo honetan Anna Magdalena Wilcke (1701-1760) abeslariarekin.

Entradas relacionadas: