John Rawls eta Boterearen Jatorria: Ikuspegi Filosofikoa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB
John Rawls: Justiziaren Teoria eta Hitzarmen Berria
John Rawlsek (1921-2002), 1971ko Justiziaren Teoria lanean, Rousseauk eta Kantek proposatutako teoriei jarraitzen die. Justizia-printzipio batzuk aurkitu nahi ditu gizarte on bat eraikitzeko, gizartearen eta justiziaren kontzeptuaren arteko loturak finkatuz.
Gizarte hipotetiko bat irudikatzen du, non gizaki guztiak berdintasun-egoera batean dauden eta legeak inpartzialki ezartzen diren. Horra bere filosofiaren berezitasuna. Justiziaren oinarriak ezarriko ditu:
- Askatasun Berdintasun Printzipioa: Askatasun-sistema bat garatuko du.
- Desberdintasun Printzipioa: Gizartean okerren daudenak babestu behar dira.
- Aukera Berdinen Printzipioa: Aukerak eta ondasunak denentzat eskuragarri izan behar dira.
Gizaki guztiak bi printzipio horietan ados egongo lirateke:
- Pertsona batek eskubide batzuk ditu, eta beste batek askatasuna. Eskubide eta askatasun horiek parekatuta egon behar dira.
- Gizartean dauden desberdintasunak berrikusi behar dira, gutxien dutenek aukera gehiago izan ditzaten. Denek karguak okupatzeko aukera berdinak izan ditzaten.
Rawlsek Estatuaren boterea justiziaren esanahi unibertsalen bidez eraikitzen du.
Gizartearen eta Boterearen Egitura Historikoa
Gizartean ez dugu beti Estatuaren egitura izan. Estatuak ezaugarri hauek eduki behar ditu: giza komunitate bat, antolamendu juridiko bat eta aginte juridikoa. Ekialde Hurbileko inperioetan dago Estatuaren hazia; erakunde iraunkor bat zegoen, eta agintarien eta gobernatuen arteko bereizketa ematen zen.
Boterea Jainkoengandik Jasota
Estatua natura menperatzeko sortzen da. Faraoia haragi eta hezur bilakatutako jainko bat zen, natura menperatzeko ahalmena zuela uste baitzen. Botere hierarkikoa zegoen, eta hierarkia hori bizimodua ordenatu eta seguru bat edukitzeko asmoz antolatzen zela esaten zen.
Hierarkia horren adibidea:
- Faraoia
- Apaizak eta senideak
- Armada eta funtzionarioak
- Nekazariak eta artisauak
Boterea Naturan Oinarrituta
Grezian, nahiz eta oso erlijiosoak izan, berrikuntza bat sartu zuten: gizakia jainkoen aurrean autonomoa dela. Demokrazia ezartzean, gizakiaren autonomiak gailurra hartu zuen. Gizakia eskubide eta betebeharren subjektu bilakatzen da. Sistema honetan ez dago botere juridiko jainkotiarrentzako lekurik. Karguak gizartearen premien arabera aldatzen dira.
Gizakien artean desberdintasunak egongo dira: emakumeak/gizonak; aberatsak/pobreak, etab. Desberdintasun hauek aldaezinak izango dira. Platon eta Aristoteles orden natural honen defendatzaileak izango dira.
Boterearen Jatorria Arrazoimena da
Errenazimenduan (XV-XVI. mendean) arrazoia indartu zen, eta aldaketa asko eman ziren:
- Ekonomian: Amerikako aurkikuntzek merkataritza bultzatu zuten.
- Zientzian: Ikuspegi heliozentrikoa.
- Erlijioan: Protestanteen erreforma egin zen.
- Politikan: Monarkia absolutuak ezarri ziren.
Boterea arrazionalki justifikatzen zen, bi ikuspegi nagusiren bidez:
- Gizarte Kontratua: Gizabanakoen erabakiz bakea lortzeko boterea edo aginteko ahalmena Estatuari ematen zaio.
- Teoria Demokratikoa: Estatua herriaren ordezkaria izango da, boterea herriak dauka.
Bi kasuetan, arrazoia da agintzaren oinarria. Estatua herriaren ordezkaria izango da. Estatuak geroz eta herrialde gehiago gobernatuko ditu. Nola ailegatuko da herrialde horietara? Egitura bat sortuko du: burokrazia.