Jokabide Motorraren Estrategiak eta Teoriak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB
Jokabide Motorraren Estrategiak eta Kontzeptuak
Guztiarekin, jokalariak estrategia motorra eraikitzen du, hau da, “egoera motor zehatz batek proposatutako ekintza ebazteko xedearekin, lekuan bertan banako edo taldeko plan baten ezarpena”.
Aurre Hartze Motorra
Gakoa besteari aurre hartzean datza. Aurre hartze motorra “baldintza hoberenetan ekiteko prestatzeko asmoarekin, espazioan eta denboran esku-hartzearen garapenean, egoeraren ahalmeneko eboluzioa aktiboki kontuan hartzen duen jokalari baten jokabide motorra da.”
Enpatia Motorra
Horrek, “elkarrekintzan aritzen den gizabanako bat beste parte hartzaile baten ikuspuntua ulertzen saiatu eta beraren ekintza erabakiaren jokabide motorrak gauzatzerakoan kontuan hartzen duenaren prozesua” bezala definitzen den enpatia motorra kontzeptua dakar.
Dezentrazio Motorra
Besteak egiten dituen ekintza motorren arabera erabakitzen da. Horrek, “bestearen lekuan jartzen saiatzean, ekintzan dagoen pertsonak bestearen ikuspuntua hartzen duen prozesua” bezala definitzen den dezentrazio motorraz baliatzea eskatzen du.
Informazioaren Prozesamendu Motorraren Hipotesiak
Serialak
Ubide bakarreko hipotesiak inputetik eta outputera bide bakarra dagoela argudiatzen du. Beraz, informazioa etengabe prozesatzen da, eta informazioaren prozesua ez da hasten aurrekoa amaitu arte.
- Haurraren adin txikietan edo ikaskuntzaren hasierako estadioetan ubide bakarreko hipotesia ematen dela onartuta dago.
Paraleloak
- Informazioaren ubide espezifikoak daude, baina abileziaren automatizazioan garatzen dira.
- Informazio prozesuak aldi berean ematen dira.
- Erantzun motorrak automatizatzeko aukera dagoenean (adina, esperientzia), ubide anitzen (paraleloak) hipotesiak indarra hartzen du.
Hierarkikoak
- Abilezien ikasketa prozesuan, oinarrizko errutina funtzioak betetzeko programak garatzen dira. Programa hauek behe mailakoak dira, baina konbinatuz gero, goi mailako programa konplexuak osatzen dira, hierarkia bat sortuz.
Schmidten Eskemaren Teoria
Schmidten Eskemaren Teoria eredu hierarkikoan oinarritzen da.
Kritikak eredu hierarkikoei
Schmidtek eredu hauek zorrotz kritikatu zituen, bi arazo nagusi seinalatuz:
- Feedbackaren bitartez zuzenketak egin ahal izateak eta programa motorrek (behe eta goi mailakoek) ez dute gizabanakoaren ekintza berriak egiteko gaitasunaren sorrera azaltzen.
- Errutina bakoitzeko memorian gorde behar den informazio handiaren arazoa.
Proposatutako nozioak
Bi arazo horiei (berritasuna eta memoria) erantzun bat eman nahian, Schmidtek bi nozio zabaltzen ditu:
- Programa motor orokorra
- Erantzunaren eskema motorra