Jokabide eta Osasun Mentaleko Arazo Ohikoenak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,89 KB

Antsietatea

Antsietatea emozio naturala da, gure organismoak mehatxu gisa interpretatzen duen egoera baten aurrean ematen duen erantzuna. Maila handiak jasateak, kontrolik gabeko egoeretan, blokeatzera edo erantzun desegokietara eraman gaitzake.

Jarrera Agresiboa

Jarrera agresiboa bortizkeria edo agresibitate handia dagoen jarreretan ulertzen dugu: objektuak botatzea edo hondatzea, pertsonei kalte fisiko edo morala egitea edo min egiteko asmoarekin izandako jokaerak.

Egoera Depresiboak

Egoera depresiboek egoera fisiko eta psikikoari eragiten diete. Egoera estresagarriei erantzunez ager daitezke, baita estutasunarekin eta gaixotasunaren ondorioz ere. Ahalmen galeraren sentsazioaren aurkako erreakzio gisa edo genetikagatik ere sor daitezke. Sintoma ohikoenak: tristura, autoestima baxua, buruko mina, etab.

Interes Falta edo Jarduera Gabezia

Interes falta edo jarduera gabezia mendekotasun egoeran edo isolamendu eta bakardade sentsazioak eragiten dituzte. Egoera berrietara moldatzeko ezintasunak axolagabekeriara eraman dezake, isolamendua areagotuz eta laguntza beharra handituz.

Agitazioa edo Asaldura

Agitazioa edo asaldura nahasketa, urduritasun eta suminkortasun egoera emozional desatsegin gisa agertzen da. Frustrazioaren ondorioa, jokaera baten adierazpena edo beste arrazoi batzuk izan daitezke.

Deambulazioa edo Ibiltze Alderraia

Deambulazioa edo ibiltze alerraia arrazoirik eta helburu jakinik gabe alde batetik bestera ibiltzean datza. Istripuak, ihesak edo pertsona galtzea eragin ditzake. Memoria hondatzea, orientazio eza, ondoez fisikoa eta jarduera fisiko beharra izan daitezke kausak. Dementzia duten pertsonengan bereziki ohikoa da.

Loaren Aldaketak eta Ondorioak

Loaren aldaketak eta ondorioak lo egiteko edozein zailtasun edo aldaketa dira. Adinekoen aldaketa metabolikoak (menopausia, zarata, tenperatura, argia, medikazioa...) faktoreetako batzuk dira. Gorabehera psikologikoak jasaten dituztenek zailtasun handiagoak izaten dituzte. Lo gutxi edo gaizki egiteak osasunean kaltea dakar.

Loaren Desordenen Esku-hartze Jokabideak

Ohikoa da agindu medikorik gabeko kontsumora jotzea, baina ez da batere eraginkorra. Hona hemen gomendio batzuk:

  • Egunero ordu berean jaiki.
  • Ordutegi ordenatua jarraitu.
  • Jarduera fisikoa egin.
  • Edari alkoholikoak edo tabakoa saihestu.

Jangale-arazoak edo Elikadura-nahasteak

Jangale-arazoak edo elikadura-nahasteak gosea handitzean edo jaistean agertzen diren desordenak dira. Ohikoak dira (anorexia, bulimia, oka egitea...) egoera depresiboetan, baita dementzia duten pertsonengan ere, memoria arazoengatik. Elikagaiak maneiatzeko, murtxikatzeko eta irensteko zailtasunak ere elikadura-nahaste gisa sailkatzen dira.

Entradas relacionadas: