JolaS FUNTZIONALA
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,8 KB
3.8. EKITALDI KORPORATIBOEN ZENBAIT FORMATU BERRI
Aurreko gaian azaldu Dira zein formatu aukeratzen dituzten enpresek eta erakundeek ekitaldiak Egiteko. Atal honetan, aldiz, formatu berriak aztertuko dira; originalak eta Sormenez beteak direnez, publikoa harritzea dute helburu.
● Bilerak:
·Web-mintegiak. Gai zehatzen inguruko formazio-saioak edota Online-ikastaroak dira. Ordenagailuko mahaigaina erabiltzen da pantaila Interaktibo gisa.
·Speed networking. Sektore berdintsuko enpresaburuen bilerak dira. Parte-hartzaile bakoitzak 4 Minutu pasatzen ditu beste enpresaburu batekin solasean, eta amaitutakoan beste mahai batean beste kide batekin elkartzen da beste 4 minutuko hizketaldirako. Denbora-tarte Labur horretan bata besteari txartelak ematen dizkiete, bakoitzaren produktuez Hitz egiten dute eta merkataritza-akordioak lortzen ahalegintzen dira.
·World café. Formatu hau egokia da jende asko dagoen bileretarako. Jendea hainbat mahaitan banatu ondoren, talde bakoitzak gai bat lantzen Du. Ezarritako denbora pasatu eta gero, mahaikide bakoitza beste mahai batera joaten da; horrela, mahai berrian hasierako mahaiko kide bat bakarrik geratzen Da, eta taldekideek hasierako gaiari buruz ondorioztatutakoak partekatzen Dituzte mahai berrian. Modu horretan, pertsona askorekin partekatzen dira Ideiak eta iritziak, eta eztabaida horietatik ondo hausnartutako ondorioak Atera ohi dira.
·Team building. Taldeak eraikitzea esan nahi du eta normalean Enpresek langileekin egindako jarduerak izaten dira talde-izpiritua eta Lankidetza bultzatzeko. Aire zabalean eta lantokitik kanpora egiten diren Ekintza dibertigarriak izan ohi dira (ginkanak eta kirol- eta jolas-probak).