Jolasa Historian Zehar: Teoriak eta Garapena

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,37 KB

XIX. Mende Aurreko Ikuspegiak

Platon

Matematika Sagarrrekin eta Jolasak.

Irakaskuntzak balio praktikoa izan behar du.

Aristoteles

Umeak jolasaren bidez ohituko da helduen lanak egitera.

Quintiliano

Umea ez nekatzeko, prozesu hezigarria jolasaren bidez burutu behar da.

XIX. Mendeko Teoriak

Beharrari buruzko Teoria (F. Schiller)

Bi motatako jolasa bereizten ditu: fisikoa eta estetikoa.

Gehiegizko Energiari buruzko Teoria (H. Spencer)

Schiller-en teoriari oinarrituta, energia soberan jolasera bideratzen da.

Erlaxazioaren Teoria (Lazarous)

Jolasak ez du balio energia agortzeko, baizik eta berreskuratzeko.

Laburketaren Teoria (G. Stanley Hall)

Gizakiak, jolasaren bidez, arbasoen pauso guztiak ematen ditu (adibidez, urarekin jolastea).

Prestatzeko Ariketaren Teoria (K. Gross)

Jolasak heldua izateko prestatzen du.

Buytendijk-en Kritika

Gross-en teoriaren aurkakoa da, bi arrazoi nagusi emanez:

  • Ekintzak ez dira beharrezkoak.
  • Prestatzeko ariketak ez dira jolasak (ikasi ondoren bai, adibidez, ibiltzen).

Claparède

Jolasa umeak ingurunearekin harremanetan jartzen denean sortzen da.

XX. Mendeko Teoriak

Freud: Psikoanalisia

  • Plazerra adinaren arabera leku desberdinetan kokatzen da:
    • 0-1 urte: ahoan
    • 2-3 urte: uzkian
    • 3-6 urte: sexu organoetan
  • Jolas Sinbolikoa: Bete ezineko nahiak betetzen dira.

Piaget: Ezagupenaren Jatorria

Jolasaren garapena fase kognitiboekin lotzen du:

  • 0-2 urte: Sentsomotorioa
  • 2-6 urte: Aurreoperatorioa
  • 7-12 urte: Operazional zehatza
  • 12-16 urte: Pentsamendu formala

Vygotsky

Jolasaren bidez, umea gizartean sartzen da eta gizartearen arauak jokatuz ikasten ditu.

Elkonin: Jokabideen Antolaketa

Jokabideen araera emaitzak antolatzen ditu:

3-5 Urte
1. Maila

Objektu jain batzuekin dena onartzen da.

2. Maila

Objektuek garrantzi handia dute; zerbait aldatzen bada ez da onartzen, baina ez da larria.

5-7 Urte
3. Maila

Ume bakoitzak paper bat du eta errealitatearekin bezala jokatzen dute. Zerbait gertatzen bada, umeak kexatzen dira.

4. Maila

Bakoitzak paper bat du eta esteena kontuan izan. Antzerkia bezala hitz egin.

Teoria Ekologikoa: Bronfenbrenner

Jolasaren ingurunea sistema ezberdinetan sailkatzen du:

  • Makrosistema (Gizartea)
  • Exosistema (Kultura, Hizkuntza)
  • Mesosistema (Gurasoak)
  • Mikrosistema (Eskola, Familia, Lagunak)

Jolasa Baieztapenak

Jolasak ondorengo ezaugarriak ditu:

  1. Umeak bere ezaugarri (fisiko eta psikiko) guztiak jarri behar ditu.
  2. Harremanetan ekintzen bidez gauzatzen da.
  3. Harreman horretan plazera sortu behar da.
  4. Helduentzat lanaren kontrakoa da.
  5. Jolasa librea da.
  6. Ondo pasatzea da helburua.
  7. Hezitzaileentzat helburu asko ditu.
  8. Umeak ondo sentitzea da garrantzitsuena.
  9. Materia ez da ezinbestekoa.
  10. Ume guztiekin erlazionatzea ahalbidetzen du.

Entradas relacionadas: