...
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB
Jolasa gizakiak existitzen garenetik ezinbestekoa izan den ekintza bat da. Txikitatik praktikatzen dena, eta zaharrak egiten garenera arte irauten duena. Seguraski, ez dago inor munduan sekula jolasean ibili ez denik, eta horregatik, ziurra da munduan dauden gauza guztien artean garrantzitsuenetarikoa dela. -------
Aitzitik, badira batzuk beste zenbait ekintza askoz ere garrantzitsuagoak direla pentsatzen dutenak, esate baterako: idaztea eta irakurtzea. Hori ez da guztiz egia, izan ere, horiek beste maila baten daude. Denok dakigu, izkiriatzen eta irakurtzen ez dakiten pertsonak daudela; horren erakusgarri dira Espainian dauden zazpiehun mila analfabetoak. -------
Arestian aipatutakoa kontuan hartuz, jolasa sentitzearekin bakarrik konparatu daiteke. Zer dago sentitzea baino onuragarriagoa dena? Eta jolasa baino? Ezer ere ez. Beraz, azkenean, biak bat direla ondorioztatzen dugu. -------
Umetan ikusi makusira aritzean, gaztetan futbolera edo saskibaloira jolastean, heldutasunean mendi martxak egitean eta zahartzaroan kartetara baino ez jokatzean; horietan guztietan sentimendu positiboak besterik ez dira aurkitzen gure barruan, eta hori, azken finean, sentimendu hitzaren esanahia bere osotasunean bereganatzea da.------
Esanak esan, gizakiaren bizitzan hiltzea baino ez da derrigorrezkoa, baina benetako zoriontasuna lor dezagun, ezinbestekoa dugu jolasa. Bizitza osoan zehar eskutik helduta eraman dugun hitza eta askotan, eta batez ere momentu txarretan gutaz tira egin duena. Beti eskua luzatuz gure zain egon dena baina behin baino gehiagotan gure ezjakintasuna dela eta uko egin dioguna. Hori da jolasa. Premiazkoa. Gizakiak garen heinean beharrezkoa duguna. Ondorioz, jarrai dezagun jolasean, nohizbait eskutik askatu ez daiten.