Jose Antonio Loidi: Idazlea, Farmazialaria eta Euskaltzaina
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,28 KB
Jose Antonio Loidi Bizkarrondo (1916-1999)
Bizitza eta Ibilbidea
Jose Antonio Loidi Bizkarrondo Errenterian jaio zen 1916ko abuztuaren 22an, eta Irunen hil zen 1999ko uztailaren 9an. Euskal idazlea izan zen.
1942an Farmaziako lizentzia lortu zuen Santiagoko Unibertsitatean. Hurrengo urtetik aurrera, farmazia eta optika-dendan jardun zuen lanean. 1960an Farmazia Ikuskatzaileen Taldean sartu zen, eta 29 urtez Irungo Udaleko farmazia ikuskatzailea izan zen.
1957tik aurrera Euskaltzaindiko urgazlea izan zen, eta 1998az geroztik ohorezko euskaltzaina. Bidasoa Ikaskuntzen Aldizkaria argitaratzen duen Luis de Uranzu Kultura Taldeko sortzailea eta lehendakaria izan zen.
Irun bere aurrerabidean historia saiakeragatik Irun Hiria saria eman zioten. 1976an Eusko Ikaskuntzaren berpizte lanetan parte hartu zuen, hasieratik diruzain lanetan ibiliz.
Lanak eta Argitalpenak
Artikuluak
Euskal historiaz, linguistikaz, toponimiaz, hidrologiaz, biografiaz eta abarrez artikulu ugari idatzi zituen.
Liburu nagusiak
- Hamabost egun Urgainen
- Euskal Jaiak / Fiestas Euskaras
- El sexo en la farmacia
“Hamabost egun Urgainen” eleberria
Urgain izeneko herri txiki batean gertaturikoa kontatzen du. Martin Garaidi detektibea da protagonista, eta gertakari harrigarri bat ikertzera deitu dute: Egurmendi aberatsa hil da, eta lurperatzerakoan, haren hilobian buru-hezur batek kopetan tiro bat duela konturatu dira. Kontua korapilotsua dirudi, baina detektibe argiak hamabost egun aski izango ditu guztia argitzeko.
II. Mundu Gerran espetxean egon ondoren, Pagodi izeneko pertsonaia bere emaztearen bila joan zen Urgainera. Hura, berriz, Pagodiren adiskide zen Egurmendirekin ezkonduta balego bezala bizi zen, ezkutaturik.
Jose Antonio Loidi Ikerketa Beka
José Antonio Loidi Bizkarrondoren omenez, 2000. urtean Irungo Udalak bere izena daraman ikerketa beka martxan jarri zuen. Hasiera batean urtean behin deitu zen, eta 2006tik aurrera bi urtean behin.
Bekadunak 12 hilabeteko epea izango du «ikerketa-lan originala eta argitaratu gabea» garatzeko, 9.000 euro gordineko dirulaguntzarekin. Ikerketa Loidik landu zituen esparruetan egin daiteke.