Jostailua, Jolasa eta Haur Hezkuntzako Ebaluazioa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,35 KB
Jostailuaren definizioa eta ondorioak
Jostailuaren definizioa: Jostailua jolasteko objektu bat da. Helduak fabrikatua nahiz haurrak berak landua edo naturalki lortua izan daiteke. Beti nahierara jolasteko aukera ematen du, gaitasunak garatu eta sormena eta irudimena sustatzen dituena, eta jolasa bera aberasten duena.
Jostailua ez da inoiz izan behar nolabaiteko berezko bizia duen objektua, ez du haurraren jarduera ludikoa zorrotz markatu behar.
Jostailuaren funtzioari buruzko ondorioak
- Haurraren eskuetan dagoenean jolasera bultzatzen duen edozein objektu da jostailua.
- Jostailu batzuk modu zehatz eta zorrotz batean soilik erabil daitezke; baina beste batzuk mota guztietako funtzioak edo zereginak bete ditzakete, haurraren aldartearen, nortasunaren edo unearen arabera.
- Nahiz eta batzuetan jostailuak beharrezkoak izan, ez dute nahitaez asmo horrekin fabrikatutakoak izan behar.
- Haurrarentzat ez dago jostailu egokirik; beharrak eta haurrak ematen dion balioaren araberakoa da.
Garrantzitsuena ez da jostailua bera, baizik eta haurrak ematen dion balioa.
Kontsumoari buruzko interpretazio okerrak saihesteko aholkuak
- Ona da haurrak jostailuak edukitzea jolasteko garaian.
- Jostailu bat oparitzea afektu-adierazpen ona da haurrentzat, bere jarduera ludikorako gauza garrantzitsua baita jostailua.
- Ona da haurrak jostailuak edukitzea eta bereak direla sentitzea.
- Jostailu horietako askori esker, haurrak garatu egin ditzake lehendik bereganatuz joan den sormena, afektibitatea, nortasuna, etab.
Jostailu gutxiegi izatea eta horren ondorioak
Herrialde txiroetan, jostailuak urriak dira eta haur gehienentzat eskura ezineko luxua dira.
Askotan, egoera horri aurre ez egiteko aitzakiatzat esaten da haurrek behar premiazkoagoak dituztela, eta hori egia bada ere, badirudi jostailua ez dela beharra. Baina zona horietatik kanpo ere jostailurik gabeko haur asko daude, erabat garatuta dauden herrialdetan bizi direnak, hainbeste aipatzen den baina ikusten hain zaila den Laugarren Mundua deitzen zaion horretan. Haur horiek handicap bikoitza dute: jolas-objekturik ez edukitzeaz gain, kontsumo-gizartean bizi dira, hau da, etengabe erakusten dizkiete jostailuak erakusleihoetan, saltoki handietan edo hedabideetan, baina ezin dituzte erosi, baliabide ekonomikoak ez dituztelako.
Laburbilduz, jostailuari eta jolasari buruz orain arte esandako guztia kontuan hartuta, hauek dira jostailuen gabeziaren ondorio esanguratsuenak:
- Desberdintasun sozial handia.
- Kultura- eta heziketa-desberdintasun handia. (Jostailuak haurren gaitasunen garapen osoa bultzatzen badu, ez dituzten haurrek besteek baino garapen-kondizio kaskarragoak izango dituzte).
- Desberdintasun afektibo handia. (Modako jostailuak erostea afektu-adierazpena da; ez dituzten haurrek pentsa dezakete ez dituztela maite).
Jostailu gehiegi izatea eta horren ondorioak
Kontsumo desegokia edo jostailuen kontsumismoa jostailuen eskuratze konpultsiboa eta desegokia da, kopuruari edo/eta kalitateari dagokionez.
Oso kontuan hartu behar dugu haurra hazi ahala, jostailuen kontsumoak eta kontsumitzeko moduak haurrentzat eraikitzen ari garen mundua islatzen dutela.
Askotan jostailu gehiegi izatea kaltegarria da:
- Kontsumitzeko mundua islatzen dugulako.
- Baliabide material batek ezin duelako afektiboa ordezkatu.
- Modakoa delako edo gurasoei gustatzen zaielako erosten da.
- Haurrak kontsumo-ohitura desegokiak ikasiko ditu.
- Arazoak sortuko ditu jolasteko garaian.
Jostailuak aukeratzeko faktore erakargarria
Haurraren beharrak izan behar du jostailuak aukeratzeko faktore erakargarria, hau da, haurrek beharra izan behar dute.
Beraz, oso garrantzitsua da kontuan hartzea haurrak dituen jostailu kopurua ez dadin neurrigabekoa izan.
Behaketa eta ebaluazioa Haur Hezkuntzan
7.1 Behaketa eta ebaluazioa: kontzeptu bereizezinak
Haur Hezkuntzan (HH), zuzeneko behaketa sistematikoa izango da ebaluazio-prozesuaren teknika nagusia.
Ebaluazioaren definizioa eta helburua
Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuaren analisia da, emandako urrats bakoitza ikasleen ezaugarri indibidualetara egokitzearen koherentzia eta eraginkortasuna zenbaterainokoa izan den egiaztatzeko aukera ematen duena.
Haur Hezkuntzan:
- Jolasa esparrurik egokiena eta naturalena izango da hezitzailearentzat, ebaluazio hori praktikan jartzeko.
- Behaketa teknikarik egokiena da jarduera ludiko horretan datuak jasotzeko.
Hortaz, behaketa sistematikoarekin, hezitzaileak gertaeren informazio zorrotza jasoko du.
Datu hauek erregistratuko ditu aztertzeko:
- Programazioa, jarduerak, baliabideak, materialak, hezitzailearen jarrera... egokiak diren hezkuntza-helburuak lortzeko.
- Haurraren aurrerapena edo helburuak gainditu dituen.
Sintesi moduan:
Jolastu bitartean, hezitzaile/behatzaileak hainbat jokabide eta egoera izango ditu aurrean, haurrak berez eta naturalki praktikan jarriko dituztenak.
Jokabide hauek behatu, erregistratu eta aztertuz, hezkuntza-praktikaren eraginkortasunaz eta egokitasunaz ondorioak aterako ditu.
7.2 Behaketa, informazioa jasotzeko metodo zientifiko gisa
Bi multzotan sailkatuko ditugu:
- Zuzeneko behaketa:
- Hezitzaileak eguneroko hezkuntza-jardueran egiten duena da.
- Hezitzaileak jolas zuzenduan eta aldez aurretik planifikatutako jarduera ludikoetan behatzeko egoerak zehazten ditu.
- Zentzumen bidez egiten da.
- Eremu naturalean egiten da, jolasean.
- Komeni da behatzailea prestatzea eta tresna egokiak erabiltzea.
- Zeharkako behaketa:
- Behaketa dokumentala: ebaluazioa dela eta txosten batean sartzen diren datuak.
- Inkesta bidezko behaketa: elkarrizketa eta galdetegiaren bidez lortutako informazioa (gurasoei, beste profesionalei...).
Zeri erantzun behar dio behaketak?
Jokabide zehatzak jaso eta erregistratzeko erabiliko diren adierazleak definitu eta hautatu aurretik, galdera batzuk egin behar dira:
- Zein den jolasaren helburua.
- Zelako jarduera.
- Zelako materialak eta baliabideak.
- Nola antolatuko den taldea.
- Nola motibatu.
- Nola ebaluatu.
- Zer nolako informazioa erregistratu.
Zer eremu behatu nahi dira?
Kontuan hartzekoa da zein garapen-eremutan eragin nahi dugun, haurraren uneko mailari eta aurrerapenari buruzko informazioa lortzeko. Garrantzitsua da gogoan izatea haurren alderdi guztiak jasotzen dituen behaketa osoa egitea. Adierazleak hautatzeko lagungarria da gida eta taula bat jarraitzea. Komenigarria da landu nahi ditugun eremuak bere ziklora egokitzea.
Behatutako informazioaren interpretazioa
- Behaketa jolas librean: Haurraren bizipen, esperientzia eta emozioen erakusgarri diren jokabide espontaneo eta naturalen informazioa emango du beti.
- Behaketa jolas gidatuan: Aldez aurretik eragindako eta programatutako jokabideak behatzeko balio dezake. Hauek aztertzea beharrezkotzat jotzen da egoera batzuk diagnostikatzeko, hala nola ikaskuntza baten aurrerapena.