Joxean Artze: Biografia, Lanak eta Euskal Kulturaren Sustatzailea

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB

Joxean Artze Agirre

Joxean Artze Agirre,[1] zenbaitetan JosAnton edo Joxe Anton izenekin edo Hartzut eta Hartzabal ezizenekin ere ageri dena (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 6a), euskal idazlea eta txalapartaria da, Artze anaietako bat.

Bizitza

Batxilerra amaitu ondoren, Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen. Harakin moduan lan egin ondoren, 1966an Euskal Kantagintza Berria mugimenduaren baitan Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera. Bere anaia Jesus Marirekin txalaparta jo zuen. 1969an, Ez Dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa ikuskaria prestatu zuen. Horrez gain, ikus-entzunezko ekitaldiak ere prestatu izan ditu. 1974. urtean Ez Dok Amairu banandu eta berehala, Mikel Laboarekin, taldeko hainbat kiderekin bere anaiarekin musika, dantza eta poesia batzen zituen Ikimilikiliklik saioa prestatu zuen. 1976an Veneziako biurtekarian eman zuten. Luis de Pablorekin Zurezko Olerkia kontzertua antolatu zuen. 1977an Agustin Gonzalez Azilu musikariak J.A. Artzeren Arrano beltza poeman oinarritutako kantata konposatu zuen. Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi ditu, hala nola; Txoria Txori, Geure bazterrak, Ama hil zaigu eta Zaude lasai.[2]

Lanak

Poesia

  • Isturitzetik Tolosan barru
  • Laino guztien azpitik, Jose Luis Zumetaren laguntzarekin.
  • Eta sasi guztien gainetik, Jose Luis Zumetaren laguntzarekin.
  • Bide bazterrean hi eta ni kantari
  • Ortzia lorez, lurra izarrez
  • Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona (1988, Elkar)
  • Mundua gizonarentzat eginda da, baina ez gizona munduarentzat (1998, Zubi-Zurubi)
  • XX. mendeko poesia kaiera
  • Oihana auhenka (2001, Jazzle): Disko liburu kolektiboa
  • Bizitzaren atea dukegu heriotza (2013, Elkar).
  • Heriotzaren ataria dugu bizitza (2013, Elkar).

Ikuskizunak

  • Baga, biga, higa
  • Hitzez eta hotsez
  • Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona, (1983).
  • Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat, (1994).
  • Goñiko zalduna
  • Harria
  • Oihana auhenka

Diskoak

Artze anaien txalaparta diskoa (1975, Casa Ricordi, Milan)

Entradas relacionadas: