Julio Zesar eta Tito Livio: Bizitza, Idazlanak eta Eragina
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB
Julio Zesar
Bizitza
Julio Zesar Erroman jaio zen K.a. 100. urtean. Iulii familiakoa zen, Erromako familia aristokratiko zaharrenetako bat. Militarra eta politikaria izan zen, eta 41 urterekin kontsul izatera iritsi zen. Geroago, bi gerratan protagonista izan zen:
- Galiaren aurkako gerra (K.a. 58-50): Gerra honen ondorioz, Zesarrek Galia osoa konkistatu zuen.
- Gerra Zibila (K.a. 49-45): Gerra hau irabaztean, diktadore izendatu zuten eta botere guztiak bere esku hartu zituen.
Azkenean, senatariek Zesar Errepublika suntsitzen ari zela ikusita, K.a. 44. urtean hil zuten.
Idazlanak
Parte hartu zuen bi gerrei buruz idatzi zuen: "Commentarii de Bello Gallico" (7 liburu) eta "Commentarii de Bello Civili" (3 liburu).
Lanen Ezaugarriak
Zesarrek idaztean zuen helburua gertakizunei buruzko informazioa eta azalpenak ematea zen, objektibotasun handiz eta hirugarren pertsonan. Deskribapen geografiko ugari ematen ditu eta batailen narrazioa oso zehatza da. Baina, bestalde, Zesarrek bere propaganda politikoa egiten zuen, bere izena behin eta berriro errepikatzen baitzen.
Nahiz eta asmo literariorik ez izan, bere lanen hizkuntza prosa latindar bikaintzat hartu izan da, eta bere lanak latinaren irakaskuntzan erabili dira.
Tito Livio
Bizitza
K.a. 59. urtean Paduan jaio zen (Italiako iparraldean), familia aberats batean. Ez zuen bizitza politikoan parte hartu eta Erroman bizi izan zen, Augustoren babespean. Bere bizitza idazlan historiko luze bat idazten eman zuen.
Idazlana
Bere obra nagusia "Ab Urbe Condita" (Hiria sortu zenetik) da. Obra honek 142 liburu ditu eta Erromaren historia kontatzen du, hiria sortu zenetik (K.a. 753). Obra oso luzea zenez, laburpenak egin ziren eta 142 liburutik soilik 35 iritsi zaizkigu.
- Lehenengo hamar liburukiek Erromaren jatorria, monarkia garaia eta Errepublikaren lehen urteak narratzen dituzte.
- Hurrengo hogeita bost liburukiek Bigarren Gerra Punikoa eta Mazedoniaren aurkako gerrak biltzen dituzte.
Idazlanaren Ezaugarriak
Tito Liviok Augustoren garaian idazten du, Erromatar Inperioak Mediterraneoko lur guztiak menderatuak zituen garaian. Titok Erroma hasieratik munduaren jabe izatera destinatua zegoela azaldu zuen, eta bere lanekin Augustoren politikari babesa eman nahi zion. Historia magistra vitae bezala ulertzen du: politikariek, historia ezagutuz, ondorio eta ikasketa baliagarriak atera ditzakete.
Hizkuntza estiloari dagokionez, Livioren estiloa Salustioren aurkakoa da: estilo oparoa, perpaus luzeak eta erretorikaren baliabideak erabiltzen ditu. Livioren eta Zizeronen prosak antzekoak dira.