Justizia eta Estatu Modernoa: Ikuspegi Filosofikoak eta Desatxikimendua
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB
Justiziari Buruzko Zenbait Ikuskera
Justizia, Platonen Pentsakeran
Platonen esanetan, poliseko hiri gizarte talde nagusiek dagozkien zereginak betetzen dituztenean lortzen da polisean justizia. Gobernariek bi bertute landu behar dituzte, zuhurtzia eta jakinduria, horrela zuzen gobernatuko dute. Zaindariek bertute militarrak landu behar dituzte nagusiki, batik bat, adorea. Eskulangileek eta nekazariek neurritasuna landu behar dute beste bertute guztien gainetik.
Justizia, Berdintasun Proposamen gisa
Aristotelesek 3 justizia mota bereizten ditu. Banatze justizia, ohoreak, aberastasunak eta bestelako gizarte zerbitzu eta ondareak komunitateko kideen artean berdintasuna eta oreka gordez banatzen dela. Trukatze-justizia, emandakoaren balio bereko zerbait jasotzea dela bidezkoa. Eta azkenik, zentzatze justizia, egindako delituarekiko orekatua eta proportzionala izan behar duela zigorrak.
Justizia, Lege Naturalaren Ikuspegitik
Erdi Aroan, bi lege mota betetzean datzala esan zuen Akinokoak: lege naturala eta lege positiboa. Teoria horrek jarraitzaile asko ditu gaur egun. Filosofiaren ikuspegitik, teoria horrek ez badirudi nahikoa denoi balioko digun justizia ideia bat oinarritzeko.
Justizia, Onura Maximizatze gisa
Printzipio etiko utilitaristaren arabera, ahalik eta gehienei ahalik eta zorion handiena eragiteak izan behar du helburua. Mina handi eta zoriona txiki edo alderantziz direneko egoera onura dela diote.
Estatu Modernoaren Ezaugarriak
Estatu modernoa gizartearen instituziorik behinena da, autoritatea du eta komunitate politikoko kideen eskubideak nahiz betebeharrak bermatzeko eta bai politika publikoak zehaztu eta garatzeko. Nikolas Makiavelorentzat, hertsatzeko boterea da estatu modernoaren muina. Errenazimenduko filosofoaren ikuspegi teorikoari errealismo politikoa deitzen zaio. Printzea da Makiaveloren lanik ezagunena eta hor boterea trebetasunez erabiltzearen artea da politika. Estatua lurralde jakin batean indarkeria legitimoki erabiltzeko monopolioa berak izatea eskatzen duen elkarte instituzionala dela dio Max Weberrek.
Desatxikimendua
Gaur egun, demokrazia da gogoeta politikoan gai nagusia. Gure bizikidetza antolatzeko modurik onena hura denik inork ez du zalantzan jartzen. Hala ere, demokrazia gaur egun nolako egoeran dagoen ikusita, ezaguna da badirela arazoak. Herritarrek urrun dituzte ordezkari bidezko sistema. Ez dute interesa politikarekiko ez instituzioekiko. Arrazoiak:
- Frustrazioa (politikariek arazoak ez konpondu)
- Ordezkari politikoetan ez sinistu
- Nahigabea, sisteman itxaropena jarri ondoren espero ez zena ekarri
- Errealitatea aldatzeko boterea benetan dutenak guk hautatutakoak ez direlako irudipena